2025-12-23
HomeEkintza PolitikoaEuskal Herria"Gure etxeko atea zabalik dute" Oreretako auzipetutako gazteek

“Gure etxeko atea zabalik dute” Oreretako auzipetutako gazteek

Oarsoaldea Bidasoako LABeko delegatuek Oreretako auzipetutako gazteei elkartasuna adierazi die "gure etxeko atea zabalik dute"la adieraziz.

Elkartasun adierazpena bi arrazoi garrantzitsuren bueltan kokatu dute. Bata, bizi duten testuinguru politikoan, gatazkaren konponbidean aurrera egiteko garaietan guztiz zentzugabea deritzolako LABek jarduera politikoa kriminalizatu eta zigortzea. Errepresio honen atzean min pertsonala eragiteaz gain, jarduera politikoa bera asimilatzea baitago. Hortaz, errepresio bideak atzean utzi eta Euskal Herrian agertoki demokratiko bat lortzeko deia egiten die estatuei.

Bestetik, sindikatua eragile sozial den neurrian, "aldaketa soziala eta politikoa benetazko beharra da egun langileriarentzat, eta horretarako gizarte eragile guztien inplikazioa nahitanahiezkoa da eta gazteen inplikazioa ezinbestekoa iraultza orororen motore direlako" adiezazi du.

Honela sindikatuak epaiketak bertan behera uztea exijitzen du, Euskal Herria Gorriaren eraikuntzan segi ahal izateko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...

Osasun mentaleko sare publikoaren defentsan, mobilizazioa egin du LABek Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Osasun mentaleko sarea indartzeko eta eratzeko prozesuan langileekin batera egin behar dela uste du LABek. Profesional kopurua handitu egin behar da, eta aurreikusita dauden...