2026-10-06
HomeIndustriaMetalgintzaMobilizazioak WAT enpresan 28 langile kaleratzeko aurkeztutako EEEaren aurka

Mobilizazioak WAT enpresan 28 langile kaleratzeko aurkeztutako EEEaren aurka

LAB sindikatuak  deituta Wat Direcciones enpresak 28 langile kaleratzeko asmoz aurkeztu duen Lan Erregulazio Espedientearen aurka protesta egin zuten larunbatean Ermuan.

Azaroaren 17an amaitzen da espedientearen kontsulta epea. LAB sindikatuak ez ditu enpresak burutu asmo dituen kaleratzeak onartzen eta horien aurkako mobilizazio gehiago deituta ditu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.