2025-12-30
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakKaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

Kaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresako batzordeak bi langile kaleratu dituztela eta urtea amaitu baino lehen beste hiru kaleratuko dituzten mehatxua jaso dutela salatu dute.

Ambulancias Gipuzkoako Enpresa Batzordearen oharra
Kaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

«Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresan une honetan dagoen egoera salatu nahi du bertako enpresa batzordeak: bi langile kaleratu dituzte, eta urtea amaitu baino lehen beste hiru kaleratzearekin mehatxu egin dute.

Hori gutxi balitz, une honetan Gipuzkoako Hitzarmen Probintzialean jasota dauden soldata igoerak eta lan baldintzen hobekuntzak aplikatzeari uko egiten diote eta hori, Osakidetzarekin urte honetarako adostutako aurrekontuan inolako murrizketarik eman ez denean. Enpresak, komitearekin bildu eta kaleratze traumatiko hauek nola ekidin aztertu beharrean, hau da, alde guztientzako onuragarria izan daitezkeen irtenbideak negoziatu eta akordioa bilatu beharrean, beretzat errazena den bidea hartu du, bost langile kaleratzea, horrek dakartzan kostu ekonomikoekin.

Enpresa hau 54 bazkidek osatutako kooperatiba bat da, eta horiekin batera bazkide ez garen beste hainbat langile aritzen gara bertan, guztira 115 lagun inguru gara. Osakidetzarentzat azpikontratatuta lan egiten duen enpresa da, zerbitzua esleitzerakoan adostutako kopuruen arabera kobratzen du enpresak, aurtengo aurrekontuetan inolako murrizketarik ez du izan, baina soldata diskriminazioa ezartzen ari da bertako langileen artean. Alde batetik bazkide kooperatibistak eta bestetik soldatapeko langileak, horren araberakoa da egiten den bereizketa, eta bazkideek gainerako langileen ia bikoitza kobratzen jarraitu nahi dute, horretarako langileak kaleratu behar badituzte ere.

Donostian, 2012ko azaroaren 8an
Ambulancias Gipuzkoa S.Coop.eko ENPRESA BATZORDEA»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Portuko Amarradoreen kolektiboak Ezkerraldeko herritarren babesa jasotzen du, txandakako sistema berri baten inposaketaren aurrean

Bilboko portuko Amarradoreen plantillak, laugarren greba egunean, 300 pertsona baino gehiagoren babesa jaso du atzo arratsaldean Portugalete eta Santurtzi lotu zituen manifestazio batean. Manifestazio...

Olentzerok ikatza utzi dio posta zuzendaritzari Arabako Lautadan

LABek Correosen duen atal sindikalak murrizketa berriak salatu nahi ditu, Arabako Lautadako herritarrei bereziki eragingo dietenak, 10.000 pertsona ingururi kalte eginez.Posta Zuzendaritzak ordutegi-murrizketa bat...

ELA, UGT eta CCOO-ekĀ Arabako ostalaritzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute eros ahalmena bermatu gabe eta errestaurazio modernoa sartu gabe

5 urte iraun duen negoziazioaren ostean patronalarekin egindako adostasuna urria da edukietan, eros ahalmenean eta sektoreko langile askoren lan baldintzak alde batera utzi dira,...