2025-12-25
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea3 langilek galdu dute bizitza astebetean lan istripuen ondorioz

3 langilek galdu dute bizitza astebetean lan istripuen ondorioz

Gaur, 2012ko Urriaren 25an izandako lan istripuaren ondorioz, Gasteizko Betoño industrialdean dagoen Grupos Diferenciales enpresako 44 urteko langile batek bizitza galdu du.

LAB sindikatuak lehenik eta behin beraien familia, lagun eta lankideei gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu.

Istripua goizeko 6:00ak aldera gertatu zen labe batean ari zenean, zinta transportadora batek harrapatuta. Langilea lantegiaren instalazioetatik kanpo zegoen lanean, bi orduro lankide bat joaten zelarik dena ongi zihoan ikustera, baina argi dago neurri prebentibo edo segurtasun neurri hori ez zela nahikoa. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Dagoeneko 2012an, Euskal Herrian gutxienez 49 langile hil dituzte euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 9 Araban, 20 Bizkaian, 12 Gipuzkoan, 1 Iparraldean eta 7 Nafarroan. Hiru dira dagoeneko aste honetan Euskal Herrian hil diren langileak, herenegun 2 langile gazte zendu ziren A-21 autobidean auto batek harrapatuta.

Lehenengo eta behin istripuaren arrazoiak ikertzea exijitzen dugu, eta erantzunkizunak argitzea. Baita Gasteizko gobernuak berriz beste alde batera ez begiratzea, hitz potolo eta antzuak erabiliz.

Prebentzioari lotuta dauden arazoak ezagunak dira eta irtenbide prebentibo tekniko eta antolakuntzazkoak ere bai, eta zergatik ez da beraz prebentzioa egiten? Hain zuzen ere patronalari axola zaion bakarra etekin handienak denbora laburrenean eta kosturik txikienarekin lortzea delako. Beti errepikatu izan dugu lan istripuak ez direla zori txarraren ondorioa, baizik eta prekarietatea eta lan baldintza txarrena. Behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, lan erritmoak, txandakako lanak eta abarrekin daude zuzenean lotuta. Horiexek dira behin betikoz eten behar ditugun benetako arrazoiak harik eta odol-huste pertsonal, familiar eta soziala diren lan istripuak gelditzea nahi badugu.

GRUPOS DIFERENCIALES enpresako komiteak batzarrean erabaki dute 24 orduko lanuztea egitea erabaki dute eta LAB sindikatutik deialdiei gure atxikimendua eman nahi diegu. Gure ustez mobilizazioa eta borroka dira egoera honekin amaitzeko modu bakarra.

LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!! PREKARIETATEA HILTZAILEA

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...