2025-12-17
HomeNazioartea IdazkaritzaJardunaldiak“Meatzarien Mundu Mailako Kongresua" burutu berri da Txileko Santiago hiriburuan

“Meatzarien Mundu Mailako Kongresua” burutu berri da Txileko Santiago hiriburuan

LABek aurkezturiko Euskal Herriko Greba Orokorraren aldeko ebazpena onartu eta Josu Uribeetxeberriaren aske uztea eskatu zuten kongresuko parte hartzaileek.


Aste honetan zehar meatzagintzarekin erlazionaturiko ekimen ezberdinak burutu dira Txileko Santiago hiriburuan. Horien artean, abuztuaren 29tik 31ra Meatzagintzako mundu mailako Kongresua burutu berri da, Metaleko eta meatzagintzako Nazioarteko Sindikatuen Batasunak (MM NSB), Munduko Federazio Sindikalak (MFS-FSM) eta Txileko Meatzarien Konfederakundeak antolatuta. LABeko Igor Urrutikoetxea da MM NSB-ko Idazkari Nagusia.

Aipatutako Kongresua Salvador Allenderen omenezko ekitaldi batekin hasi zen La Moneda jauregian dagoen bere monumentuaren aurrean. Kongresuan 112 kide bildu dira, meatzagintza jarduera ekonomiko oso garrantzitsua den Europa, Amerika eta Asiako herrialde ezberdinetakoak; besteak beste, Txile (Confemin), Argentina (CTA), Brasil (CTB), Kolonbia (Funtraenergética), Quebec (CSN), Portugal (CGTP) edota India (CITU), batzuk aipatzearren.

Jardunaldi hauetan meatzagintzako alde ezberdinak aztertu dira. Horien artean, lan osasuna sektorean, altuera geografiko handietan burutzen den meatzagintzaren baldintzak, azpikontratazioa edota sektoreko multinazionalen ingurugiroarekiko erantzukizuna.

Kongresua Santiagoko Adierazpenarekin bukatu da. Bertan, besteak beste Laneko Nazioarteko Erakundeari (LNE) meatzagintzan 3000 metrotik gora egiten den lanaren ondorioz ematen diren gaixotasunak lan gaisotasun bezela onar ditzan exijitzen zaio (Ikus atxekitako dokumentua). MM NSBak gaia LNEra eraman eta sektoreko mundu mailako beste sindikatu batzuen artean zabalduko duela aipatu du.

Halaber, datorren urriaren 3an, egun horretan Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko Mobilizazio Eguna izango dela baliatuz, sektore mailako mobilizazioa burutuko da herrialde ezberdinetan.

Honetaz gain, Euskal Herriarekin elkartasun adierazpena onartu da, irailaren 26-ko greba orokorra babestuz. Bestalde, bertan bildutako sindikatuek Rafa Diez buruzagi sindikal ohiaren aske uztea eskatu dute aho batez, eta Josu Uribeetxebarriarena ere, bere egoeraz informazioa jaso ostean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...