2025-12-19
HomeEkintza PolitikoaUribetxeberria eta gaixorik dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea exijitzeko kontzentrazioetan parte...

Uribetxeberria eta gaixorik dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea exijitzeko kontzentrazioetan parte hartuko du LABek

Donostia Ospitalean burutzen ari den gose greba eta mobilizazioen barruan, bihar ostiralerako eragile sozial eta sindikalei parte hartzeko deialdia burutu die Herrira mugimenduak. LABetik Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak, Sonia González Komunikazio Arduradunak eta Arantxi Sarasola Zerbitzu Publikoen Federazioko Arduradunak parte hartuko dute ospitale atarian burutuko den mobilizazioan.

Bestalde, egunero Donostia Ospitalean, hiriburuetan zein herriz herri Uribetxeberriaren muturreko egoera salatu eta bera eta beste preso gaixoen kaleratzea eskatzeko burutzen ari diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die sindikatuak langile eta herritarrei. Zentzu honetan, garrantzia berezia hartzen du larunbatean Bilbon burutuko den manifestazio nazionalak. Mobilizazioa 12:30etan burutuko da, Euskalduna Jauregitik abiatuta.

Uribetxeberriaren egoera larriagotu ahala, kartzela eta kaleetatik hedatu da preso politikoen eskubideen aldeko aldarria. Bien bitartean, euskal preso politikoen eskubideekin kontrako kartzela-politikarekin jarraitzen dute estatuek, herritar eta eragileek kartzela politikan errotiko aldaketak eskatzen dituzten bitartean, garai politiko berriak eskatzen duen bezala.

Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak etxean egon behar dira. Lehenbailehen etxeratu behar dira. Ez da nahikoa hurbiltzea. Espainiar estatuari bere legeak betetzeko eta Iosu Uribetxeberria eta gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru presoak berehala askatzeko exijitzen diogu. Instituzio, eragile eta herritarrei dei egiten diegu bide honetan konpromiso berriak hartzeko.

Euskal Herrian, 2012ko abuztuaren 16an

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...