LAB SINDIKATUA

2018/12/18 :: 22:28

Azken Eguneraketa:2018/12/18 :: 17:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Elkartasuna Hainbat sindikatuk Kataluniako salbuespen egoera salatu dugu

Hainbat sindikatuk Kataluniako salbuespen egoera salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Elkartasuna helarazi diogu Kataluniari.

ELA, LAB, STEILAS, Confederación Intersindical Galega, Sindicat COS, Intersindical CSC, CSI Asturies, CUT Aragón, CUT Galiza, Intersindical Alternativa de Catalunya, Intersindical Canaria, Intersindical Valenciana, SAT Andalucía eta STEI Illes Balears sindikatuok sinatutako oharra:

Sindikatuok, Katalunia, País Valenciá, Galiza, Euskal Herria, Kanariar irlak, Andaluzia, Asturias, Illes Balears eta Espainiako estatuko langileriaren ordezkari moduan eta berriro Kataluniako gertakarien aurrean, honakoa adierazi nahi dugu.

Gaur egun Katalunian bizitzen ari den egoera benetako salbuespenezkoa da politikoki, estatuaren jarduera antidemokratikoengatik, guztiok ezagutu arren egoerari larritasuna kentzen ez dioten iragandako garaiak oroitarazten dizkigutenak.

Pasa den ostiralean, Llarena epaileak Kataluniako gobernuko eta erakunde  soberanistetako 12 kide kartzelara bidali zituen, eta Marta Rovirak erbesterako bidea hartu behar izan zuen kartzelara sar ez zezaten. Eta hau gutxi balitz, atzo martxoaren 25ean, Alemaniako poliziak Puigdemont Presidenta atxilotu zuen, Espainiako estatutik bideratutako nazioarteko atxilotze aginduaren ondoren.

Idatzi hau sinatzen dugunon iritziz aipatu gertakariak oso larriak dira eta denbora gehiegi da Espainiako estatuaren makinaria errepresiboa urrunegi joan zela.

Kataluniako herriaren aldarrikapen zilegia aterabide adostu eta elkarrizketatu bat adosteko Kataluniako instituzioekin eztabaida abiatzeari emandako ezezkoari alternatiba, Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea izan da eta errepresioa, urriaren 1eko erreferendumean izandako 1.000 zauritu baino gehiagorekin, ANC eta Omnium-eko presidenteak edo Kataluniako Governeko kideak kartzelaratzea, beste batzuk erbestera joa dute bitartean, azken atxilotua Kataluniako herriak aukeratu duen azken presidente zilegia izatearen larritasunarekin. Azken honi gainera, ukatu egin zaio berriro President izateko aukera, parlamentuaren gehiengoaren borondatea bera aukeratzea zenean. Gertatutakoa gaitzetsi egiten dugu eta geu ere mehatxatuak sentitzen gara, Espainiako estatuak errepresioa bere forma anitzetan erabiltzen duelako: enbargoak, prozesuak, kartzela edo erbestea; Kataluniako herriaren borondate politikoaren adierazpenaren erantzun bezala, hautesontzietan erakutsia, Autodeterminaziorako Erreferendum baten alde, eta edozein kasutan, marko autonomikoa gainditzearen alde.

Uste dugu Kataluniako buruzagiak jazartzen ari direla euren ideiak askatasunez eta demokratiko osatutako instituzio politikoen egoitzetan adieraztegatik, legalitatearen eta herri katalanak eman dien eman dien zilegitasunari jarraiki, inongo momentutan sedizio edo errebeldia deliturik egin gabe. Salatzen dugun indarkeria bakarra Espainiako estatuak aurrera daramana da, polizial eta judiziala, ezegokia gutxiengo demokratiko batzuk dituen estatu baten.

Errepresioarekin hasi zen, urriaren 1eko erreferendumeko 1.000 zauritu baino gehiagorekin, ANC eta Omniun-eko presidenteen eta Kataluniako Governeko kideen kartzelaratzeekin jarraitu zuen, besteek erbesterako bidea hartu behar zuten bitartean, etengabeko inputazioak eta Anna Gabriel CUPeko militantearen erbestea... eta azkenik, azken 13 atxiloketak eta Marta Roviraren erbesteratzea, indarrez kargugabetua izan zena eta ondoren Espainiako estatuak berriro President izatea eragotzi ziona, Kataluniako herriaren gehiengoaren borondatearekin osatutako parlamentuaren borondatea President aukeratzea zenean.

Guzti honek argi erakusten du Espainiako gobernuak ez duela borondaterik eztabaida eta adostasunerako konponbide bat aurkitzeko, instituzio katalanek adierazitako aldarrikapenak erantzungo dituena. Esaten ziguten ideia eta proiektu politiko guztiak zirela defendagarriak bide baketsu eta demokratikoetatik, baina Kataluniako Prozesuak zerbait agerian uztena badu, guzti hori egia ez zela da.

Horregatik, kartzeleratutako kide guztien askatasuna eskatzen dugu, erbesteratuen itzulera, 155. artikulua indargabezua eta instituzio katalanak lehengoratzea. Eta Kataluniako herriak urriaren 1eko erreferendumean eta abenduaren 21eko hauteskundeetan egikaritutako herri-borondatea errespetatzea.

Amaitzeko, gure elkartasun guztia eskaintzen diegu errepresaliatu guztiek eta Kataluniako herri osoari momentu latz hauetan, eta dei egiten dugu errepresioaren gogortze hau errefusatzeko, eta herri katalana eta bere ordezkari zilegien defentsan deitutako mobilizazio guztietan parte hartzera. Kataluniako herriaren ondoan gaude guztiok.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.