2026-11-16
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaSanitas taldeak dituen egoitzen aurrean hasi dira mobilizatzen Loramendiko grebalariak

Sanitas taldeak dituen egoitzen aurrean hasi dira mobilizatzen Loramendiko grebalariak

Erandioko Sanitas Loramendiko egoitzako langileak greba mugagabean daude urriaren 20az geroztik, garbiketako langileek bizi duten diskriminazioa gainditu eta gerokultoreen taldearen kontziliatzeko eskubidea bermatzeko. Erandioko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa jaso dute, Emakunderi egin diote dei eta Bizkaiko Foru Aldundira ere jo dute, Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles eta Berdintasuneko diputatu Maria Teresa Laespadarekin bilerak eskatuz.Bada, gaurtik hasita, Sanitas taldeak dituen beste egoitzetan mobilizatzen hasi dira Erandioko Loramendiko langileak. Horrela, Sanitasek Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute goizean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...