LAB SINDIKATUA

2018/05/26 :: 12:21

Azken Eguneraketa:2018/05/26 :: 9:04

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eskuhartze eta gizartegintza Lanuzteak egingo ditugu Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan

Lanuzteak egingo ditugu Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko hitzarmenaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Maiatzaren 16rako deitu ditugu LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok, 10:00tik 13:00etara eta 15:00etik 18:00etara.

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok, Sektorean gehiengo ordezkaritza izanik, Bizkaiko Es- ku-hartze Sozialeko beharginak deitzen ditugu Hitzarmen Kolektiboa babestearren egingo den laugarren mobilizazioan parte hartzera, lan baldintzak nabarmenki hobetu daitezela eskatuz. Ora- ingoan, txanda bakoitzeko, hiru ordutako lanuztea deitu dugu: goizeko txandetan lan egiten dute- nei, 10:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez lan egiten dutenei, 15:00etatik 18:00ak arte. Lanaldi zatitua betetzen dutenek lanuztearekin bat egin lezakete, bietako ordutegi batean, lanuztea eginez.

Gogorarazi nahi dugu aurkeztu genuen proposamenaren helburua Gipuzkoako hitzarmen kolekti- boan jasotzen diren baldintzekin parekatzea zela, Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren funt- sean, EAEko esparruan, zerbitzuak eta prestazioa homogeneizatzea delako.

Deigarria egiten zaigu, GIZARDATZek eta GEROANek interpelatzen gaituzten bitartean, autonomia esparruko negoziazio-mahaia zabaltzera, Bizkaian aurkeztu diguten proposamen berrian aurrekoa kaskartzen digutela, eta era berean, berriki sinatu dutelako Arabako Hitzarmen Kolektiboa, solda- tei dagokienez, funtsezko hobekuntzak dituena. Horren ondorioz, Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa azken postuan zokoratu da.

Negoziazioan salatu genuen arazoa ez datzala sindikatuen jarreran, patronalak erakundeekiko agertu jarreran baizik, Bizkaiko Aldundiarekiko jarreran bereziki, hura delako titular nagusia eta zer- bitzuen nantzatzailea, eta kudeaketa pribatuko esku-hartze sozialeko zerbitzuen eredu baten alde egin duelako, izaera asistentzialista handia duena eta lan baldintzen kaskartzea dakarrena.

Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren esparruan diharduten beharginen baldintzetan “prekarietate fak- tore” handiak ematen dira oraindik, soldatak txikiagoak dira, eros ahalmena galdu da, behin-behi- nekotasuna, lan-zama, ratio eskasak, lan arriskuak jasaten ditugu,...
Gainera, beharginentzat berme urriak dituen kudeaketa pribatuko eredu honen ondorioz behar- ginen artean nkatu den zalantza salatzen dugu, hitzarmen kolektibo bakoitzak indarra galtzean larriagotzen dena.

Jakinarazten dugu soldatei, lanaldiari eta indarraldiari buruzko proposamen berria igorriko diegula GIZARDATZ eta GEROAN patronalei, baita ALDUNDIARI eta talde-batzarkideei ere, haien jarrera birpentsa dezaten eta Erakundeen aurrean babes ditzaten; sektorearen egoera zertan den azaldu genien eta deitu genituen gatazka honen konponbidean nahas zitezen.

Behargin moduan antolatzeko eta mobilizatzeko daukagun gaitasunean oinarrituz bakarrik lortuko dugu egoera irault- zea. Behargin oro deitzen dugu mezu hau eta aldarrikatzen dugun plataforma zabaltzera, 3 ordutako lanuztearekin bat egitera eta ondorengo mobilizazioetan parte hartzera:

• Lantoki guztietan elkartzera 11:00etatik aurrera.
• Aldundiaren Ekintza Sozialeko Departamentuaren aurrean bilkura zalapartatsua egitera (Nikolas Alkorta 4).
• Bilboko udaletxetik abiatuta, Bizkaiko Aldundiaren Foru Jauregiraino iritsiko den manifestazioan parte hartzera, 17:30etan.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.