2025-11-16
HomeIndustriaMetalgintzaEdesa Industrialeko langileek prentsaren bidez izan dute hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri

Edesa Industrialeko langileek prentsaren bidez izan dute hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako hartzekodunen aurrekonkurtsoaren aurrean dugun iritzia eman genuen atzo, LAB sindikatu gisa. Bada, enpresa batzordearen txanda izan da gaur. Bere kezka adierazteaz gain, enpresaren jokabidea onartezina dela salatu du.

Hauxe da Edesa Industrialeko langileen ordezkariek kaleratu duten oharra:

Danok dakizuen bezala, Edesa Industrialeko zuzendaritzak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen aurreko ostiralean.

Honi buruz, Langileen Ordezkaritza Legalak honakoa adierazi nahi du:

– Langileen ordekaritza honek prentsaren bidez jakin zuela honen berri.

– Larunbatean bertan zuzendaritzari azalpenak eskatu zitzaizkion eta aste hontan bilera bat egingo zela jakinarazi ziguten. Bilera hau atzo 2017/07/03an egin zen, 15:30ean egin zen.

– Parladé jaunak langileen ordezkaritza legalarekin egoteko konpromisua hartu
du, datorren ostegunerako.

– Martín jaunarekin izandako bileran, aurrekonkurtsoa aurkeztearen arrazoia babes judizial izatea dela esan zigun, izan ere uztailaren erdialdean agortzen da tresna finantzieroek duten luzapena eta derrigorrezkoa dela enpresaren berfinantziaketa

– Zuzendaritza lanean dauden produkzio lerroen hornikuntzan lanean dagoela.

-Enpresaren jokabide hau onartezina iruditzen zaigu, eta bidegarritasun plan bat exijitzen dugu, gure bizkarretara eginik ez dagoena. Gure langabezia kontsumitzen ari gara EEE baten bitartez, eta ez dakigu CNAk Edesa Industrialekiko zein enpresa proiektu duen.

– Langileen ordezkaritzak zaintza lanetan jarraituko du, langileen eskubideak bete daitezen, baita enpresarekin hartuko akordioak ere.

– Gogorarazi nahi dugu, langileen ordezkariak, sindikatuekin batera, hainbat alditan joan direla Eusko Jaurlaritzara enpresaren egoera salatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek elkartasuna adierazi dio Iratxe Sorzabal Diazi, bere torturatzaileen aurkako salaketa jarri eta kasua berriro irekitzeko eskatu duenean

Iruñean agerraldia egin da gaur eta bertan tortura sexistaren aurka eta mina eta egiak aitortzearen alde aurkeztu den adierazpenari atxikimendua eman dio LABek.

Arabako esku-hartze sozialeko sektoreak administrazio publikoei exijitzen die beren lan-baldintzak langile publikoenekin ekiparatzeko herrialdeko laugarren hitzarmenaren negoziazioaren bitartez

Esku-hartze sozialaren sektoretik salatzen dugu, administrazio publikoetako langileek egiten duten lan bera egin eta zerbitzu publiko garrantzitsuak mantendu arren, pribatizazioa erabaki politikoa dela, prekarietatea...

Lan ikuskaritzak zigor oso larria igorri dio Gasteizko Udalari, Gasteizko lorezainen grebarako eskubidea urratzeagatik

Olarizuko egunaren bezperan, greban zeuden ENVISEReko langileak ohartu ziren traktore bat belarra zapaltzen ari zela zelai horietan, udaltzaingoaren bi patruilek lagunduta. Bertaratutakoek emandako alarma-ahotsari esker,...