2024-09-20
HomeIndustriaIndustria KimikoaCegasa Taldeko Enpresa Batzordeek komunikatu bateratu bat igorri dute lanpostuen defentsan

Cegasa Taldeko Enpresa Batzordeek komunikatu bateratu bat igorri dute lanpostuen defentsan

CEGA Multidistribución S.Ak, CEGASA Internacional Vitoriak eta CEGASA Internacional Oñatik osatzen duten CEGASA Taldeko Enpresa Batzordeek komunikatu bateratu batean konkurtso-prozedurak eragingo dituen negoziazioetan partaide izan nahi dutela adierazi eta bide batez, enpresari, haren akziodunei eta erakunde publikoei lanpostuen eta CEGASA TALDEAREN industria-proiektuaren iraunkortasunari eusten lagunduko dion irtenbidean lan egin dezatela eskatu die.

CEGASA Taldeko Enpresa batzordearen komunikatu bateratua
CEGASA TALDEKO ENPRESA BATZORDEAK
ELA, LAB, CCOO, ESK, UGT.

Lanpostuei eutsi diezaiegunCEGA MULTIDISTRIBUCION S.Ak, CEGASA INTERNACIONAL VITORIAk eta CEGASA INTERNACIONAL OÑATIk osatzen duten CEGASA TALDEKO langileok eta hauen ordezkariok gure lanpostuak galtzearen beldur gara.

CEGASA TALDEKO langileok jasaten ari gara zuzendaritzak hartu dituen erabaki okerren ondorioak, non 900 langile baino gehiago lanik gabe utz gaitzaketen. 2008. urteaz geroztik, urte hartan pila alkalinoen ekoizpena Txinara eraman zen, langileok behin eta berriz ahalegindu gara Taldeak iraun zezan, eta harekin batera, gure lanpostuak bere horretan iraun zezaten. Plantila-murrizketak eta soldata-izozketak jasan behar izan ditugu, lan eskubideak murriztu izan zaizkigu,… eta azkenik, 2013ko uztailetik 2014ko otsailera arte, ERTE bat ezarri digute.

Taldea bost sozietate mugatuetan bereizteko egitasmoa, 2013ko abenduaren 12an taldearen iraupena ahalbidetuko lukeen egitasmo bakartzat Batzordeei aurkeztu zitzaiena, 12 banku hartzekodunez osatu elkargoak ez du onartu. Une hartan erabaki zuen zuzendaritzak aurreko hartzekodunen konkurtsoan sartzea; erabaki hark berekin ekarri du bezeroen eta hornitzaileen artean orokortzea ikara. Horrek egoera hobetu baino, ezegonkortasuna handitzea eragin du. Jazoera horrek, azkenean, bizkortu du Hartzekodunen konkurtsoan murgildu izana, enpresak likideziarik ez duelako.
Ezegonkortasuna horrenbestekoa izanik, enpresak behin eta berriz ez ditu bete langileei soldatak ordaintzera behartzen dituen akordioak. Maiatzako nominaren %50a ez die ordaindu, ez die ordaindu ere uztailako ordain-sari osoa eta ordaindu, 750 euro bakarrik ordaindu du, martxoari dagokiona; kobratzeke, atzerapenen zati bat eta otsaileko nominak daude.
Konpainiaren zorra hornitzaileekin, bankuekin eta langileekin gero eta handiagoa izateak Juan Celaya jaunak egin dituen ahalegin estrategikoak eta operaziokoak porrotera eraman ditu, Zuzendaritzak, haren administratzaile bakarra den Aitor Madina buru dena, egin duen kudeaketa txarrak eraginda.
CEGASA Taldeko Enpresa Batzordea ahaleginduko da, batik bat:

1. Banku hartzekodunei eskatuko diegu bide zirkulatzaileak zabalik izan ditzatela gure enpresen iraunkortasuna bideragarria izan dadin.
2. Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari eta dagozkien beste erakundeei lagun gaitzaten.
3. Egungo Zuzendaritzak, egin duen kudeaketa kaltegarriaren harira, izan ditzakeen ardurak garbi daitezen formulak aztertzen.

Hemen ordezkatuak gauden Batzordeok eskatzen dugu konkurtso-prozedurak eragingo dituen negoziazioetan partaide izan gaitezela, eta bide batez, enpresari, haren akziodunei eta erakunde publikoei eskatzen diegu gure lanpostuei eta CEGASA TALDEAREN industria-proiektuaren iraunkortasunari eusten lagunduko dion irtenbide hoberenean nahas dadila. Helburu horretan, hainbat mobilizazioei ekingo diegu: bata martxoaren 22an Gasteizeko Bilbao plazatik irtengo den manifestazioa dugu, eta bestea, martxoaren 29an, 12:00etan eta Oñatin egingo dena.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 19an.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko hiribilduaren mantentze elektrikoari buruzko agiri teknikoa inpugnatu dugu, hitzarmena ez betetzeagatik

2024ko irailaren 4an, Bilboko Udalak argitara eman zituen Bilboko argiteria publikoaren eta instalazio elektriko eta osagarrien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuaren lizitazio berriaren agiri teknikoak. Agiri horietan, Bilboko Argiakeko 39 langile agertzen dira langile subrogagarri gisa, eta subrogazio-zerrendatik kanpo geratzen dira mantentze elektrikoko zerbitzuko obren atalari atxikitako 9 pertsonak.

Karrera profesionala guztiontzat exijitu dugu

Sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean helburu bikoitz bati jarraiki: batetik, ateez bestaldean izenpetu behar zen akordioa ospatzeko, zeinaren bitartez Osasunbideko 3.000 langile baino gehiagorentzako karrera profesionala onartuko baita; eta bestetik, eskubide hori bera gainerako langileentzat ere zabal dadila aldarrikatzeko. Egun historikoa dela nabarmendu dute, borroka sindikalaren beharra eta garrantzia azpimarratzearekin batera.

Pentsioen inguruko akordio berriak erretiro adina atzeratzen du eta pauso berri bat suposatzen du gizarte segurantzaren pribatizaziorantz

Gaur, Pedro Sanchez buru dutela, sinatu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek pentsioen alorrean adostutako akordio sozial berria. Akordio hori estatu-mailan egin da, eta legezko adina eta kotizazio-urteak igotzen jarraitzea du helburu, erretiro adina atzeratzea sustatuz. LABen uste dugu akordio honek ez diela erantzuten euskal gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako premiazko eskaerei. Aitzitik, Espainiako Gobernuak aurrera egiten du Bruselatik garatutako politika neoliberaletan, betiere patronala babesten duten sindikatuen bermearekin.