2026-03-23
HomeEmakumeakMartxoak 8Martxoak 8: 35 orduko lan astea, 1200 euroko gutxieneko soldata eta aukera...

Martxoak 8: 35 orduko lan astea, 1200 euroko gutxieneko soldata eta aukera berdintasuna

LAB sindikatua Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean mobilizatu da gaur, emakumeek lanean nahiz erretiroan pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.

Zerbitzu Federazioko arduradun Berta Garciak adierazi duenez, “sistema kapitalista patriarkalak zaintza ardurak inposatzen dizkigu emakumeoi. Funtzio hau gutziz beharrezkoa da jendartearen biziraupenerako baina ez aitortzen ezta ordaintzen ere. Soldatapeko lanari dagokionez, emakumeoi gutxien baloratutako enpleguak eskaintze dizkigute, prekarioenak, lanaldi partzial derrigorrezkoak”.

Enpresen diskriminazioaren adibidetzat VW-en kasua aipatu du Garciak: “azken aldian egindako 750 kontratazio mugagabeetatik soilik %23 dira emakumeak eta azken 7000 ebantualetatik soilik %21”.

Errealitate honen aurrean, honako neurri hauek aldarrikatu ditu LABek:

  • Zaintza lanen aitortza sozial eta salariala. 
  • Kontratazioan aukera berdintasuna, gizonak nagusi diren eremuetan kontratazio berrien %50 emakumeak izan daitezela.
  • Kalitateko zaintza bermatuko duten doako zerbitzu publikoak.
  • Emakumeak lan mundutik kanporatuak izan ez daitezen, kontziliazio neurri eraginkorrak.
  • Lantokietan emakumeen promozioa ahalbidetuko duten neurri zehatzak (lan ordutegian prestakuntza eskaintza eginez, besteak beste).
  • Lanaldi osoko kontratuak sustatzeko neurriak (35 orduko lan astea gizon-emakume ororentzat).
  • Hileroko gutxieneko soldata 1200 eurotan.
  • Gutxieneko pentsioa 1080 eurotakoa.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak, Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzera urte bat...

Udalhitzen negoziazio mahaira edukiak ekartzeko, LAB Sindikatuak iragartzen du martxoaren 26an mobilizatu eta Apirilaren 17 eta 23an lanuzteak deituko dituela

Udalhitzen negoziazioa blokeatuta dago eta azarotik ez dago aurrerapauso nahikorik, gainera EAJk ez du gehiengo sindikalak babesten dugun EHBilduren euskararen proposamenarekin aurrera egin nahi. LAB...

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.