2026-03-11
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaUrdulizko ospitale berriko urgentzien eta ospitalizazio zerbitzuen irekieraren atzerapen berria salatu nahi...

Urdulizko ospitale berriko urgentzien eta ospitalizazio zerbitzuen irekieraren atzerapen berria salatu nahi dugu

LABek ospitaleko zuzendaritzaren kudeaketa kaskarra salatu nahi du. Jakin izan dugu urgentziak eta ospitalizazioa ez direla martxan jarriko agindutako datetan, baizik eta lehenengoa, gutxienez bi hilabeteko epean eta bigarrena, uda pasatu arte.

Aipatutako zerbitzuek martxan egon behar zuten 2016ko azaroaz geroztik. Oraingo atzerapen hau are larriagoa da, zerbitzu horietan lan egin behar zuten langileak bertan baitaude jadanik dena prestatzen, baina ez euren lanpostuei dagokien ordutegi zein txandetan. Langile horietako batzuek euren jatorrizko lanpostuetara bueltatu beharko dute momentuz, eta gainontzekoak ospitalean geldituko dira, baina artatzeko publikorik gabe eta haien kartelera egin gabe.

Hau langile zein erabiltzaileoi adar jotze hutsa baino ez da. Aurreikuspen falta guztiz salagarria da eta, batez ere, sindikatuok pairatu behar dugun informazio falta, ez baitzaigu ezer komunikatu. Gure aldetik, urgentziazko bilera exijitu diogu zuzendaritzari, azal ditzaten atzerapen zergatiak eta langileei (euren lanpostuetan hasi baino lehen dagoeneko haserre dagoen plantilla hain zuzen ere) eman beharreko irtenbideak. Ostegunerako, martxoak 23, ospitalean bertan egingo dugun asanblada batera deitu ditugu bertako langileak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB ez da joango Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunerako sailburuak deitutako Industria Defentsarako Taldearen bilerara

Gune horren benetako helburuari buruzko bermerik eman ez delako hartu du LABek erabakia. LAB ez da gaurko —itxialdi eta kaleratzeen inguruan gizartean gero eta kezka...

[IRITZIA]: Chivite Lehendakariari eta PSN, Contigo Zurekin eta UPN alderdiei

Begoña Agundez Rodriguez eta Gilda Elisa Solares Alonzo gara, ELAko eta LABeko ordezkariak Amavir Mutilva zahar-etxean eta Cash G-5 S.L elikagai biltegian. Betidanik estatalizatuta...

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 25erako beste deialdi bat jakinarazi diote CEN patronalari, Nafarroan gutxieneko soldata negoziatzera esertzea exijituz

LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) arduradunekin bildu dira gaur, Lanbidearteko Akordio baten bidez Nafarroan gutxieneko soldata ezartzeko aukerari buruz hitz...