2026-04-15
HomeIndustriaMetalgintzaUGT-k, CCOO-k eta patronalek sektoreko langileen beharrak asetzen ez dituen Nafarroako metaleko...

UGT-k, CCOO-k eta patronalek sektoreko langileen beharrak asetzen ez dituen Nafarroako metaleko hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute

Negoziazioak hasi zirenetik zazpi hilabete pasatu diren honetan, UGT-k, CCOO-k eta patronalek gaur erdietsitako aurreakordiorekin, azken hitzarmenetan lan baldintzetan emandako atzera pausuak finkatu dituzte, sektoreko langileak ezegonkortasun egoera batean utziz.

LAB-en ustez, Nafarroako Metaleko langileen lan baldintzak duintzeko beharrezkoak diren neurriak jasoko dituen hitzarmen bat lortzeko sekulako aukera galdu da. UGT-k, CCOO-k eta patronalek lorturiko aurreakordioa ez da sektoreak behar duen sakoneko aldaketara inondik inora iristen. Adostutako neurriak, gure ustez, ez nahikoak dira kontuan hartuta negoziazioetan ez direla berebiziko garrantzia duten gaiak tratatu, hala nola, hitzarmenaren ezartzeko lehentasuna, ultraaktibitate mugagabea, enpleguaren sortzea, kontratazio eredu ez baztertzaileen adostea, emakumeon sarbidea sektorean handituko zutenak besteak beste, prekarietatearen kontrako neurriak, subrogazioa edota malgutasunaren eta behin-behineko lanaldiaren mugapena. Eduki horiek ez dira ez sartu ez moldatu gaur erdietsi den aurreakordioan.

UGT-k eta CCOO-k patronalekin ez konfrontatzeko agertutako jarrera eta langileak beste lau urtez ezegonkortasun egoerara kondenatzeko egindako hautua, oso berri txarra da guretzat. Beraien interes propioak lehenetsi dituzte beste behin ere, sektoreko langileek dituzten beharren gainetik.

LAB sindikatuak langile guztien lan baldintzak duintzeko borrokan jarraituko du eta, zentzu horretan, egungo egoera irauliko duen eta bizi duin bat garatu ahal izateko, lan duina bermatzeko borrokarako tresna izaten jarraitzeko hautua egiten du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek Hego Euskal Herriko administrazio publikoetako agintariei borondate politikoa izateko eta behin-behinekotasuna murrizteko neurriak adosteko exijitzen die

Europako Auzitegiaren sententziak argi eta garbi adierazi du Espainiako Estatuak behin-behinekotasuna murrizteko hartu dituen neurriak ez direla nahikoa. 2026ko apirilaren 14an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak...

“Absentismoa? Zuen negozioa! Gure eskubideak defenda ditzagun”

Gaur, apirilaren 14an, LABek mobilizazio bat egin du Gasteizen “Absentismoa? Zuen negozioa! Gure eskubideak defenda ditzagun” lelopean. Mobilizazio honen bitartez, SEAk eta Arabako Foru...

LABek UEMAren Esnatu dinamikan parte hartuko du eta euskararen egoera iraultzeko konpromisoak hartu ditu

Gaur aurkeztu du UEMAk Orion Esnatu dinamika, eta bertan izan da LAB sindikatua ere, dinamikan parte hartuko duten beste hainbat eragilerekin batera. Garbiñe Aranburu...