2026-11-13
HomeIndustriaMetalgintzaTS Fundiciones enpresako langileak kaleratzeen aurka biluztu dira

TS Fundiciones enpresako langileak kaleratzeen aurka biluztu dira

TS Fundiciones enpresako langileek zuzendaritzaren estrategia zapaltzailea eta kaleratzeak salatzeko mobilizazio egutegi bat aurkeztu dute. Gaur, ostirala, Kutxabanken aurrean biluzik agertu dira lanpostuen defentsan. Astelehenean Zumaian elkarretaratuko dira goizeko 10:00etan.

TS Fundiciones enpresako Enpresa Batzordearen oharra eta deialdiak
TSko langileria, hainbat aldiz salatu dugun bertako Zuzendaritzaren estrategia zapaltzaileaz kokoteraino egonda ere, beti egon da eta egongo da enpresaren egoeraren inguruan negoziatzeko prest.

Aurtengo Urtarrilean sinatuta dugun akordioari muzin eginez, irailean gerente kargua hartu zuen Zuzendaritzaren ordezkari berriak bideragarritasun plana aurkeztu zuenean, astebeteko epea eman zigun langileoi berau onartu (50 kaleratze, soldataren %25aren jeitsiera, 100 ordutako urteko lanorduaren igoera eta malgutasun zabala) edota hartzekodunen konkurtsora joko zuela esanez. Ultimatuma zen eta lehen egoera hau bultzatzeko lana desbideratzen aritu bazen, oraingo honetan enpresatik moldeak ateratzen hasi zen, inongo disimulurik gabe, langileok lanik izan ez genezan bilatuaz.

TSko Langile Batzordeak orduan, bi puntutan oinarritzen zen proposamena egin zion enpresari. 

– Ultimatum edo mehatxu formako denbora epe hori atzera bota zezan eta negoziazio normal bati ateak irekitzea, astebeteko epean norbere etorkizunaz “bai ala ez” erabakitzea ez da justua eta.

– Kaleratze traumatikorik ez egitea, eta horretarako bideak ireki zitzala.

Bi puntu hauen baitan akordioa balego, gainontzeko puntuez hitzegiteko prestutasuna adierazi zion langileriak Zuzendaritzari. Erantzuna? “Dena onartu eta bere borondatez irten nahi duenarentzat diru pixkat jarriko dut baina bost urtera kobratuko du. Bi egun dituzue hau erabakitzeko, bestela konkurtsora goaz”. Esan beharrik ez dago, Zuzendaritzak, gure proposamenari EZEZKO borobila ere eman ziola noski.

TSko langileak ez dira egon geldi, eta egunero lanik gabeko lanetan aritu diren arren, mobilizatzen eta borrokatzen ari dira eta arituko dira eurek sortu duten egoera hau amaitzen ez den bitarte. Besteak beste,

– Zuzendaritza bere aurpegia zuritzen ari da, eta ez du bere helburua lortu arteko onik. Helburu hori TS Fundicionesen itxiera delakoan gaude.
– Ez du negoziazio esparrurik ireki nahi gaiaz aritzeko. Bai edo ez da.
– Bideragarritasun plana langileon aurkako neurriek betetzen dute soilik, ez dago etorkizuna bermatzen duen inongo aurreikuspenik.
– Aurtengo urrian, TSko Zuzendaritzak, “administratzaile bakar” baten figura jarri zuen. Aztertzen egon ondoren pertsona hori figura likidadore hutsa dela ohartu gara eta ez, ez dugu berarekin harremanik izan, paperetan soilik ezagutzen dugu.
– Bazkidetzaren gehiengoa duten sorazutarrak poltsikoak betetzen ari dira gure konpetentzia diren beraien bi enpresetara lana desbideratuaz eta gu hilzorian utziaz.
– (…)

Bada astebete zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsorako eskaera egin zuela komunikatu zigunetik, baina oraindik honen berri formalki ez dugun arren, egunetik egunera nobedade berriak ditugu gurean eta ez dira onak tamalez.

Egoera oso da larria, eta hori gutxi bazen, orain arteko mobilizazio indarrak ahuldu asmoz, lan karga falta argudiatuaz ordaindutako baimen bat medio, etxera bidali gaitu langileok, ez dezagun inongo liskarrik sortu. Ordaindutako baimena? Lotsagarria da hau, dagoeneko 2 hilabeteko soldatak zor zaizkigunean! Ondo pentsatutako maniobra.

Hau honela, datozen bi asteetarako mobilizazio egutegi bat burutu dugu egoera salatu eta honen aurrean gure postura irmoki mantentzeko. 

Gauzak honela, Eusko Jaurlaritzari TS Fundicioneseko egoeraren aurrean inplika daitezela eta Urola Kostak bizi duen kontestu sozioekonomikoaren aurren TSren egoera barne, desmantelamendu industrialari aurre egiteko politikak martxan jar ditzala exijitzen diogu!

Borrokak ez du etenik, TSko langileria lanpostuen alde borrokan arituko da gaur eta bihar, Enpresan zein kaleetan! 

Gora TSko Langileria!
Gora Urola Kostako langileria!

MOBILIZAZIO EGUTEGIA:

ASTELEHENA 9: 10etatik 12etara Zumaian Elkarretaratzea.

ASTEARTEA 10: 11etatik 13tara kotxe karabana Arruatik hasita.

OSTEGUNA 12: 11.30etan Zestoako Kutxabank-en aurrean Elkarretaratzea. 

Behin egun hauek pasata, datozen egunetako mobilizazio agenda zehaztuko dugu.  

 

LAB sarean
{module[111]}
 
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...