2025-12-06
HomeIndustriaMetalgintzaTS Fundiciones enpresa berriz martxan jartzeko gutxiago geratzen da

TS Fundiciones enpresa berriz martxan jartzeko gutxiago geratzen da

TS Fundiciones enpresako hartzekodunen konkurtsoaren baitan, 3 eskaintza aurkeztu ziren enpresaren jarduera berriz martxan jartzeko. LABek jakin duenez, Euskapital Partners enpresari enpresa transmititzea proposatu dio Administradore Konkurtsalak. LABek positiboki baloratzen du horrelako enpresa industrial garrantzitsuaren jabetza Euska Herrian gelditzea. Epailearen erabakiaren zain gaude, baina albiste ezinhobea da LABentzat berri hau, TS Fundiciones enpresa berriz martxan jartzea suposatuko duelako.

Albiste bikaina da Urola Kosta krisiak zigortutako bailararentzat, albiste ezinhobea da enpresara lanera bueltatu ahal izango duten langileentzat (121 langile 3, urtetako , 61 langile lehen urtean), eta albiste ezinhobea da bereziki Zestoako herriarentzat.

Baina albiste hau ez da zerutik etorri den zerbait, hainbat hilabeteetako lanaren emaitza baizik:
Izan ere, enpresak aurrera egitea posible izan bada, eta hortaz TSFundicioneseko langileek lanpostuak berreskuratu, , langile borrokari esker eta Zestoako eta Urolakostako herritar eta eragileen elkartasunari esker izan da, espekulatzaileak uxatzeko gai izan direlako, eta alternatibak bilatzeko gai. Horregatik, LABek Zestoa eta Urola Kostako herritar zein eragile sozialei zorionak eman nahi dizkie: TS Fundiciones irekitzearen garaipena zuen garaipena ere bada!

Zentzu honetan, hainbat itxialdi, manifestazio, kontzentrazio, enpresa okupazio, banderola banaketa, biluzte, protesta, parodia, sinadura bilketa… egin dituzte langileek, sekula duintasun erakustaldia emanez, eta langile borrokak fruituak ematen dituela erakutsiz.

LABek egoera zailean, lanpostua arriskuan duten langileei borrokaren bidez alternatibak eraikitzeko aukerak daudela esan nahi die, TSFundicioneseeko kasua adibidez, eta hortaz, langileak antolatu eta enplegua defendatzeko deia egin nahi die. Langileriaren borrokaz eta herritarron elkartasunaz alternatibak eraiki litezke. LABek bere ahalegin guztia jarriko du horretan. 



{linkr:related;keywords:ts+fun;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...