2026-11-14
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzan pertsona omen da ardatza...

Osakidetzan pertsona omen da ardatza…

Donostia Ospitaleko LAB Sindikatuak salatu nahi du Osakidetzako kontratazio zerrendetan izena emateko asmoa duten milaka eta milaka herritarrek pairatzen ari diren 3, 4 edo 5 orduko ilarak. Osakidetzako kudeatzaileek berriro erakutsi dute gauza bat dela marketina (Pertsona da ardatza) eta beste bat pertsona horiekiko duten errespetua.

Gaur egun, informazioaren aroan, ez da onargarria Ikasketaren titulazioa eta euskararen eskakizun agiria aurkezteko denbora horrela galdu araztea, are gehiago dokumentazio hori Lakuan zentralizatuta dagoela kontuan hartzen badugu.

Horrez gain, salatu ere, kontratazio zerrendetan barematzeko derrigorrez curriculumean jasota egon behar duen hizkuntza – eskakizunaren balio data 2004 urtetik hona eguneratu gabe dagoela eta, ilarak eta denbora galera pairatuz, bertan aurkeztu behar dela zerrendetako baremazioan kontutan hartu nahi izanzkero. Beste adibide bat Osakidetzak euskararekiko duen errespetu eza garbi adierazten duena.

Ezin dugu bukatu aipatu gabe Pertsonal Saileko langileek, Osakidetzako arduragabekeriagatik jasan duten lan karga izugarriak, presioak … egoera honi nolabait buelta emateko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...