2026-02-01
HomeIndustriaMetalgintzaTS enpresako langileak lanpostuen alde borrokan jarraitzen dute

TS enpresako langileak lanpostuen alde borrokan jarraitzen dute

TSko langileak, ekainaren 24an, elite ekonomikoa babesten duen epaile batek 150 langile kaleratu eta miseriara bota ondoren, lanpostuen defentsan jarraitzen dutela esateko agerraldia eskaini dute. Datozen hilabetetan, TS izan dena aurrera ateratzeko proposamen ezberdinak aurkeztuko dira epailearen aurrean, eta langileak prest azaldu dira lanpostuak bermatu eta beti ere langileon kolektiboa errespetatuko lituzkeen proposamenak babesteko.

TS-ko ENPRESA BATZORDEAREN AGERRALDIAREN EDUKIAK

«Urte asko sufritzen, iragan den Urritik hilzorian eta Ekainaren 24an ,TS Fundicionesko 150 langile kaleratuak izan ginen!

Ekainaren 24an, elite ekonomikoa babesten duen epaileak, 150 langile kaleratu eta miseriara bota gintuen! Hau al da justizia? 

Famili arteko botere nahiak,liskarrak, inbidiak eta langileen izerditik diru erraza irabazi nahiak, gure lantokia galbidera eraman dute! Hau dena gaurko lan erreformak erreztuta eta politikari batzuren onarpenarekin gainera! Beste empresa bat itxita, zenbatek gehiago izan behar dute? Zenbat familia ondoratu behar duzue neurri zehatzak lehenbait lehen hartzen hasteko? Tapia, non zaude? Non daude herri hontako ehun industriala berraktibatzeko zuen politikak? Kaleratzeak asumitu eta enpresak Ixtean oinarritzen al dira?!

Gaur egungo “krisi”-ari aurre egiteko batzuren eskaxkeriak tunel ilun eta luze batetara eraman gaitu Urolako eta Euskal Herriko hainbat langile. TS Fundiciones-eko langileak ere bertan aurkitzen gara bai, baina tunel orok du bere sarrera eta irteera bat. Tunelak badu argi izpi bat bukaeran eta ez dugu etsiko gure lanpostuen defentsan argi izpietara irten arte. TS Fundiciones bidegarria zen , da eta izango da! Orain guztion konpromisoa behar da!

Horretan itsu -itsuan sinisten dugulako, tunel honen iluntasunetik deiadar bat egin nahi dugu! Gure borroka ez da tunel honen iluntasunean galduko! Borrokak aurrera darrai eta prest gaude eman behar diren pausoak emateko gure lantokia eta gure etorkizuna bermatzeko.

Datozen hilabetetan , TS izan dena aurrera ateratzeko proposamen ezberdinak aurkeztuko dira epailearen aurrean, eta hau dela eta, TS Fundicioneseko langileok zera adierazi nahi dugu:

– Prets gaudela gure etorkizuna, gure lanpostuak bermatuko lituzkeen proposamenak babesteko beti ere langileon kolektiboa errespetatzen bada eta ez dugula etsiko hau lortu artean.
– Ez dugula gure enpresarekin espekulatu nahi duen marrazorik inondik inora onartuko. Hala gertatuko balitz, aurrez aurre izango gaituzte, ez izan inongo dudarik.
– 150 familiak etorkizun duin bat izan dezatela nahi dugu.
– Gure herria den hontan lan eta bizi nahi dugunez, agintari politikoei eta bereziki dagokien instituzioei, zera exijitu nahi diegu: Eskeini diezaiotela etor litezkeen proposamen guztiei behar duten babes eta laguntza guztia, eta nola ez, langileon adostasuna eta iritzia izan dadila balizko akordio baten gitlzarri.

Tunel guztieek dute iluna eta argia! TSko langileak erabaki du, Arruako Itxialdian genioen bezala, gure borrokak ez du etenik izango eta beti ere klabe konstruktiboetan aritzeko gure konpromezuan berresten gara. Gure lanpostuen alde arituko gara eta TSko langilearenak egin duela uste dutenek, jai dute! Guk geurea dena borrokatzen jarraituko dugu!

GORA TS eta EUSKAL HERRIKO LANGILERIA!
TSko Enpresa Batzordea»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...