2025-12-16
HomeIndustriaMetalgintzaTRW multinazionalak Landabengo lantokian 250 kaleratze ekar ditzakeen EEE proposatu du

TRW multinazionalak Landabengo lantokian 250 kaleratze ekar ditzakeen EEE proposatu du

Gaur, goizeko 09:00etan, TRW enpresa zuzendaritzak eta langileen batzordeak egin duten bileran, enpresak jakinarazi du 250 kontratu iraungitzeko prozesuari ekin diola azken lau urtean 100 milioi euro baino gehiagoko irabaziak lortu dituen arren.

Gaur funtsezko eguna da Landabengo TRWaren lantokian. Goizeko 09:00tan, enpresak batzordea deitu du jakinarazteko lantegi honetan Enplegua Erregulatzeko Espedienteari ekingo ote zion eta zenbat langileri eragingo zien.

Sindikatuko kideek esan digutenez, enpresak 250 iraizpen proposatu ditu, non, eta gogora dezagun, joan den ostiralean, prentsaurrekoan, batzordeak salatu zuenaren harira, azken lau urtean 100 milioi baino gehiagoko irabaziak izan dituen eta dibidendutan 59 milioi banatu dituen enpresa honetan!
Langile denak, uneotan, 24 ordutako greba egiten ari dira. Gaurko egunez egingo den bileran erabakiko da zer egintza eta mobilizazioak egingo diren iraungitze espedientea leheneratzeko.

Komiteak eskatu du ere Nafarroako Gobernuak lehentasuntzat har dezala langileak eta hauen lanpostuak babestea; bide batez, salatu dute ere, TRW enpresak nafar guztion diru-laguntzak jaso dituela, eta aipatu dirutza multinazionalak dituen beste lantegietara desbideratzen ari dela zeharka.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...