2026-09-26
HomeEkintza SindikalaTPE Hauteskundeetan izango gara

TPE Hauteskundeetan izango gara

Pariseko Kasazio Gorteak berriro eman digu arrazoia

"CGTk galdu duela onartzeko garaia da". LABeko ordezkarien hitzak dira hauek, Pariseko Kasazio Gorteak sindikatuari berriro arrazoia eman diola jakinarazi ondoren egindakoak. Hain zuzen ere, enpresa txikietako hauteskundeetan LABen hautagaitza eragozteko helburuarekin epaitegietara jo du CGTk, baina emaitzarik gabe.

LABeko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Baionan, Pariseko Kasazio Gortearen epaiaren berri emateko. Hain zuzen ere, CGTren helegitea baztertu eta arrazoia eman dio berriro sindikatuari. Horrenbestez, CGTk enpresa txikietako hauteskundeetan LABen hautagaitzarik ez egoteko egindako saiakera bertan behera utzi du Pariseko auzitegiak, irailean egin zuen bezala. 

Dena dela, gaurko helegitea ere atzera bota zuen Bordeleko auzitegiak, urrian. Parisekoak erabaki hori berretsi du orain.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.