2024-12-08
HomeIndustriaMetalgintzaTMA enpresako langileak greba mugagabean zor zaizkien nominak exijitzeko

TMA enpresako langileak greba mugagabean zor zaizkien nominak exijitzeko

Etxebarriako Talleres Mecánicos Arakistain SL.ko 22 langileek greba mugagabeari ekin diote enpresak zor dizkien nominak ordaintzea eskatuz. Ia bi urte daramate dagokiena kobratzeko arazoekin, eta bizi duten egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo enpresa aurrean. Agerraldiaren ostean, Etxebarriako udaletxean izan ziren bertan urgentziazko mozio bat aurkezteko. Gaur elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean.

TMA enpresako langileen irakurketa

«Talleres Mecanicos Arakistain SLko langileok greba mugagabeari ekin diogu enpresari zor dizkigun nominak ordaintzeko exijituz. Ia bi urte daramatzagu zorrak kobratzeko arazoekin, eta une honetan TMAko langileei 5 nomina zor dizkigu zuzendaritzak. 24 langilek dihardugu lanean enpresa honetan.

TMAko langileak zenbait akordioetara iritsi izan gara zorrak kitatzeko zuzendariarekin, 2012ko uztailean bat (barne akordio bat sinatuaz), eta 2013ko martxoan bestea (PRECOn bitartekaritza medio), baina akordio biak ez ditu bete enpresak.

Langileon egoera ekonomiko jasanezina izanik eta enpresariaren ganoragabekeri eta prepotentzia medio, greba mugagabeari ekitea erabaki dugu gure zorrak ordaintzea exijituz.

Orain, azken berri gisa, enpresa jabeak Patxi Arakistainek, esan digu enpresa saldu egin omen dela, gatazkan beste pertsona bat sartzen zaigularik tartean, hots, Rafael Zabala Fernandez, eta lehengo ugazabak ez duela enpresaren zuzendaritza bere eskuetan.

Rafael Zabala Fernandez honek, enpresa talde bat sortu omen du BORONDATE INDUSTRIAL GROUP SOCIEDAD, non talde barruan, beste hiru enpresa ere ba omen daudelarik, Corte Laserlan SL, Treneka SL eta Eberrin SL (hiru hauetan ere langileen nominen zorrak badituzte).

Bizkaiko Erregistro Merkantiletik atera ditugun datuen arabera, Borondate Industrial Group Sociedad honen administratzaile bakarra beste enpresa bat da Euroblocks Materials SL, eta era berean enpresa horren Administratzaile bakarra beste enpresa bat da, Branche Industrial SL, eta azkenik enpresa horren Administratzaile bakarra Rafael Zabala Fernandez da. Horiexek dira oraingo enpresarien jokaldi maltzurrak, non enpresak kateatuaz, zerbait gertatuko balitz, inoiz ez iritsi ahal izateko sare juridiko honen iturburura.

Dena den, guk langileok argi dugu lan egindako lan egunen soldatak (5 nomina), gureak direla eta zor horiek kitatu arte borrokari lotuko garela. Greba mugagabeari ekin diogu eta horretan segituko dugula argi dugu.

Jadanik ez ditugu sinesten enpresarien hitzak, aski malgutasun eman diegu eta orain bukatu dira itxurakeriak, gezurrak eta engainuak, guk gurea nahi dugu, luzapen gehiagorik gabe, gurea delako.

Etxebarrian, 2013ko apirilaren 29an
TMAko langileak»

Etxebarriako udalean aurkeztutako mozioa

«Etxebarriako Udal Batzari zuzendua

URGENTZIZKO MOZIO ESKAERA

Talleres Mecanicos Arakistain SLko langileok, Etxebarriako Udal Batzarengana zuzentzen gara urgentziazko mozio eskaera bidez gure egoeraren berri eman eta gatazka honi amaiera eman asmoz, Udalari zenbait eskari eginez Udalaren parte hartze zuzena eskatuaz herriko enpresa honetako langileon eta enpresa beraren etorkizuna kolokan jar ez dakigun, eta hein berean, lanpostuak Etxeberrian segitzeko bermea lan baldintza duinekin ziurtatzeko.

Jakina da langileok lan egiten dugunean soldata ordaindu behar zaigula. Langileok uler dezakegu enpresaren egoera ekonomikoa edo produktiboa txarra balitz ugazabak zerbait berezia eskatzea langileoi eta guk malgutasunez baina aldi berean zuhurtasunez jokatu ahal izatea.

Baina egoera ez da horrelakoa, jadanik denbora luzea, luzeegia daramagu malgutasuna eskaintzen eta ematen enpresari, baina aski dela esateko unea iritsi dela iruditzen zaigu. Langile bakoitzari 6.000 eta 10.000 € arteko zorrak dizkigu eta egoera jasan ezina da guretzat une honetan. Gure bizitza jada baldintzatuta dago, ezin dugularik aurrera egin zor horiek gure bizkarrean ditugularik.

Guzti hori dela eta, greba mugagabeei ekitea erabaki dugu gure zorrak kitatu arte, greba eskubidea erabiliko dugu, eta horretan segituko dugu gatazka honi konponbidea aurkitu arte, hau da gure zorrak kitatu arte.

Jakitun gara gure ekimen honekin enpresaren egoera bera ere kolokan jar dezakegula, eta oraindik, gatazka gaiztotu ahal dela gehiago enpresaren eta gure etorkizuna non amaitu ahalko duen ere jakin ez dakigularik. Baina gauza bat argi dugu, gure etorkizuna ziurtatzeko borroka dela zoritxarrez une honetan bide bakarra eta hor jardungo dugu.

Beraz, Udal batzari puntu hauek onartzea eskatzen dizkiogu:

1.- Udalak arduratsu eta urgentziaz jokatzea gatazka honen aurrean.

2.- Udalak enpresa ugazabari eskatzea langileoi berehala ordaintzea zor dizkiguten soldaten zor guztiak egoera bere onera etor dadin.

3.- Udalak ugazabari bermea eskatzea TMAk Etxebarrian segituko duela lanpostuen galera traumatikorik eman gabe.»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatu izana, eta alerta gorriak eskatzen dituen neurriak hartzeko determinazioa exijitzen du

Pasa den azaroaren 22an LAB sindikatuak jakinarazi zuen zenbatu gabeko beste bost langileren heriotzak gehitu behar zitzaizkiola 2024an lanean edo laneko bidean hildako nafarren...

Abenduaren 6an ez daukagu ezer ospatzeko

Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta. Ez ospatzetik harago, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoan berresteko eguna da LABentzat. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gure egoitzak zabalik egongo dira, ostiraletako ohiko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.

Langile baten kaleratze bidegabea eragin duen zigor-politika ari da aplikatzen PEPSICO

Enpresa batzordea Etxebarri-Ibiñako lantegiaren aurrean mobilizatu da, eta argi eta garbi esan du PEPSICOn ez dagoela inor soberan eta kaleratzea guztiz bidegabea dela. Horrez gain, kaleratutako lankidea lanera bueltatzea eskatu du.