Etiquetak Indarkeria sexista

Etiketak: indarkeria sexista

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

Lan-zentroetako indarkeria matxistaren aurrean benetako protokoloak aldarrikatuko ditugu enpresa eta administrazioetan

Etzi da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna. LABek mobilizazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, “indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!” lemarekin: besteak beste, Donostian (Jaurlaritza, 11:00), Bilbon (Udaletxea, 11:00), Gasteizen (Probintzia plaza, 11:00) eta Iruñean (CEN, 12:00, CEN).