Etiquetak Helduak-eta-pentsiodunak

Etiketak: helduak-eta-pentsiodunak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egin du pentsiodunen mugimenduak deitutako...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok bat egin dugu larunbatean, maiatzak 29, pentsio duinen defentsan Hego Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.

Pentsiodunen mugimenduak larunbaterako deitutako mobilizazioetarako deia egin dugu, pentsio duinen defentsan

Maiatzaren 29an, kalean izango gara, murrizketarik gabeko pentsioen alde. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira manifestazioak: Gasteizen (17:00, Artium), Donostian (17:00, Alderdi Eder), Iruñean (18:00, Baluarte) eta Bilbon (18:00, Jesusen Bihotza). Eibarren (12:00, Untzaga plazan), Ondarroan (12:30, Zaldupe) eta Altsasun ere (18:30, Foru plaza) deituta daude mobilizazioak.

Garbiñe Aranburu: “Langile guztioi dagokigu pentsio publiko duinen alde borrokatzea”

Euskal gehiengo sindikaletik pentsio publikoen defentsan mobilizatu gara Bilbon eta Iruñean, Espainiako Gobernuaren delegaritzen aurrean. LABeko idazkari nagusiak hartu du hitza Bizkaiko hiriburuko elkarretaratzean, eta larunbaterako pentsiodunen mugimenduak deitutako mobilizazioekin bat egiten dugula jakinarazi du.

EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...

EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".

Pentsio sistema propioaren alde, otsailaren 13an langileok ere kalera!

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbata honetarako mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. LAB sindikatuak mobilizazio deialdiarekin bat egin eta langileak mobilizazioetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, langileon etorkizuneko pentsioak eta gure pentsio sistemaren oinarriak daude jokoan, bizi baldintza duinak bermatu edo prekarietatea, genero arrakala, ezberdintasun sozialak zein elkartasun ezan oinarrituko den sisteman sakondu.

[IRITZIA] “Zerbitzu sozialen sistema eta kudeaketa publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoaren...

LAB sindikatuko Helduak eta Pentsiodunen arloko kide Xabier Isasa Garmendiak, Jose Felix Aguilera Iturbe-Ormaetxek eta Kolo Uriarte Ballarenak urtarrilaren 26rako gizarte zerbitzuen sektorean deitutako grebari buruz idatzi dute. "Pandemiak eta pertsonen osasunean eta bizitzan dituen ondorioek zaintza-eredu berri bat eraikitzeko beharra berresten dute", iritzi dute.

Guztiz publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta kudeaketa zuzenekoa izango den zaintza...

LAB Sindikatutik gure atxikimendua adierazi nahi diogu bihar, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko den eta Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak eta BABESTU elkarteak antolatu duten mobilizazioari. Berriro ere balioa eman nahi diogu bi mugimenduek egiten duten interbentzio soziopolitikoa; antolakuntzan eta mobilizazioan dago gakoa.

Pentsio sistema propioaren alde, azaroaren 30ean eta abenduaren 5ean kalera ateratzeko...

Datozen hilabeteetan pentsioen erreforma berri baten aurrean egongo gara. Berretsi nahi dugu pentsioen erreformak ez duela bermatuko pentsio sistema publikoaren nahikotasuna ezta iraunkortasuna ere.

Pentsioen sistema propio bat eraikitzeko beharra berretsi du Garbiñe Aranburuk

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak agerraldia egin du Bilbon, LABen Heldu eta Pentsiodunen Arloko kide eta Bizkaiko LAB Helduak taldeko koordinatzaileak lagunduta, Toledoko Itunaren azken erabakien balorazioa egiteko eta urriaren 31rako pentsiodunen mugimenduak eta egoitzetako erabiltzaileek deitutako mobilizazioei atxikimendua adierazteko. "Pentsioen sistema publiko bat bermatzeko eredua eraldatu behar da, eta horrek sistema propio baten beharraz hitz egitera ekartzen gaitu berriro", adierazi du.