Etiquetak Gizarteratze eta Laneratze Enpresak

Etiketak: Gizarteratze eta Laneratze Enpresak

Deitoratzen dugu Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresetako patronala agertu ez izana...

Nafarroa Garaiko gizarteratze eta laneratze sektoreko lehen hitzarmena izanen dena negoziatzen hasteko bilera deitua zegoen gaur goizean Iruñean, baina EINA patronala ez da agertu “segurtasun juridikorik eza” alegatuz. LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak bileran izan gara, negoziazioak hasteko oinarri juridiko nahikoa dagoela uste baitugu.

Nafarroako Gizarteratze eta Laneratze Enpresen lehen hitzarmen sektorialaren negoziazioa sustatu dugu

Gure ekimenari esker, gizarteratze eta laneratze enpresetako langileen ordezkari sindikalak eta sektoreko enpresaburuen ordezkariak heldu den otsailaren 9an batzartuko dira negoziazioak hasteko, Nafarroan mota horretako enpresetan lan egiten duten 500 pertsona ingururen lan baldintza duinagoak ezarriko dituen hitzarmen sektorial probintziala lortzeko.