Etiquetak Gipuzkoako metalgintza
Etiketak: Gipuzkoako metalgintza
Hitzarmen onak borroka bidez soilik lortzen direla berretsi dugu metalgintzako ordezkarien...
Gipuzkoako metalgintzako itxiera batzarra egin dute LABeko delegatuek Eibarren, eta negoziazio prozesua baloratu dute. Borroka eginez gero hitzarmen hobea lor zitekeela berretsi dute, eta...
ELA eta UGT Gipuzkoako metaleko langileen etorkizuna hipotekatzen ari dira
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioari amaiera eman diote ELA eta UGT sindikatuek ADEGirekin akordioa iragarrita. ADEGIren lehen proposamena erosi dute bi sindikatuek eta, aldi berean, Gipuzkoko metaleko langileak hitzarmen hobe baterako aukerarik gabe utzi dituzte. Horrela adierazi dugu gaur Donostian egindako agerraldian.
ELA eta Adegiren arteko aliantzak hitzarmen hobe baterako aukera zapuztu du...
Borroka bete-betean, LABek deitutako greben atarian eta sindikatu guztiei eskua luzatua zuen momentuan akordioa iragarri dute, borroka baztertuz eta hitzarmen hobe bati uko eginez.
Grebak deitu ditugu Gipuzkoako metalgintzan, hitzarmen duina helburu
Gaur sindikatuko delegatu batzarrak ezezkoa eman dio aho batez maiatzaren 2an ADEGIk Gipuzkoako metaleko mahaian egin zuen proposamenari. KPIa ez da bermatzen, lanaldi murrizketari buruzko eztabaida erdigunean dagoen honetan 2 orduko murrizketak ez dio erantzuten lan eta bizi baldintzak hobetzeko beharrei, eta malgutasunean eta lan osasunean proposamenik ez egotea atzera pausoa da, sindikatuaren ustez. Gainera, borrokarako prestutasuna berretsiz, grebak deitu ditugu maiatzaren 24, 25 eta 31 eta ekainaren 1, 14 eta 15erako.
ADEGIk Gipuzkoako metalgintzako negoziazioa hasteko lehen urratsa eman du
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia bildu da gaur 7. aldiz, eta patronalak, behingoz, negoziaziorako proposamen oso bat ekarri du. Urratsa positibotzat jo dugu, egindako presioaren emaitza baita, baina oraindik ere borrokan jarraitu behar da sektoreko langileen beharrak asetuko dituen hitzarmena lortzeko.
Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina eta mugarik gabeko negoziaketa aldarrikatzeko ekintza egin...
Gaur ADEGIren Donostiako egoitzara sartu gara patronalari, behingoz, Gipuzkoako metalgintzan proposamen oso bat egiteko exijitzera. Negoziaketako sei bilera egin ditugu eta ADEGIk oraindik ez du proposamen osorik ekarri. Haiek erabakitzen dute negoziaketan zertaz eta noiz hitz egin behar den eta hau onartezina da. Bada garaia behingoz benetako negoziaketari ekiteko eta beraien proposamena mahai gainera ekartzeko.
ADEGIk ez du benetako urratsik ematen Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan
Gaur metalgintzako negoziaketa mahaia elkartu da seigarren aldiz. Patronalak bere horretan jarraitzen du eta ez du sektorearen beharrei erantzuten dien proposamen orokorrik ekarri. LABek uste du gaurko bileran aurkeztutakoak ez direla nahikoa, eta mobilizazioen aldeko apustuarekin jarraituko du.
Mobilizazio beharra aldarrikatu dugu Gipuzkoako metalgintzan
Gaur, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaia hirugarren aldiz bildu da, eta ADEGI atzera pausoekin etorri da. Zehaztapen handirik ekarri gabe, mugak jarri nahi dizkio negoziaketari. Gure aldetik, kontzentrazioa egin dugu bileraren aurretik Donostian, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, hitzarmen duina eskatuz.
ADEGIk axolagabekeriaz ekin dio Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziaketari
Gaur, otsailak 10, bildu da metalgintzako negoziaketa mahaia bigarren aldiz eta, berriro ere, ADEGI esku hutsik etorri da. Hala, sindikatuok gure plataformak aurkeztu ondotik ez dugu proposamen bakar bat jaso.