Etiquetak Ekintza Sindikala

Etiketak: Ekintza Sindikala

Garbiñe Aranburu: “Aberastasunaren bidezko banaketa bermatu behar da”

Koordinatzaile orokorra elkarrizketatu dute Naiz Irratian, aktualitateko gaiak ardatz. Egungo egoera sozioekonomiko larriari buruz galdetu diote, baita abian diren hauteskunde sindikalei buruz ere.

Gipuzkoako grafikagintzako langileek Adegira eraman dituzte euren aldarriak bigarren greba egunean

Hitzarmen duin baten defentsan mobilizatu dira Donostian, patronalaren egoitza aurrean.

Auzitegietan defendatuko ditugu Gas To Move enpresako lanpostuak

Enplegu Erregulazioko Espediente bat aplikatuz, irailaren 30ean, garraio-enpresak Gasteizko ordezkaritzan dituen langile guztiak kaleratuko ditu.

Madrilgo Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoei exijitu diegu baldintza bat...

LAB, CIG, ELA eta Intersindical Catalana sindikatuok bilera egin dugu Madrilen, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin, VOX, PP eta Ciudadanosekin izan ezik. Bilera horretan eskatu diegu gure aldarrikapenaren alde egin dezatela, 2022 honetan, osasun-arloko eta sektore soziosanitarioetako langileek 63 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea izan dezaten, zigorrik gabe; eta legegintzaldi honetan, erretiro adin hori 60 urteetan ezarri dadila.

Ordezkatzen dugun euskal sindikalismo berria inoiz baino indartsuago iritsi da hauteskunde...

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuko delegatuekin aurreikusitako lau ekitaldietatik bi egin ditugu jada. Donostiaren txanda izan da oraingoan, eta, bertan, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak aldaketaren protagonista izateko aukera luzatu die euskal langileei.

Elkarretaratzea egin dugu Iruñean, PAI eredu linguistiko bihurtzeko saiakera salatzeko

Aurreko astean Hezkuntzako arduradunek bilera bat deitu zuten PAI programa izatetik eredu izatera eramango duen dekretua idazteko proposamenak jaso asmoz. LABeko ordezkariak mahai hartatik altxa egin ginen.

Ez dugu inoiz onartuko Madrilek inposatutako soldata murrizketarik

Espainiako Gobernuak dagoeneko aurreratu du Estatuko langile publikoek izango duten eros-ahalmenaren jaitsiera proposamena, soldaten %3,5eko igoera iraingarri batekin.

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileak mobilizatu dira, inpugnazioari buruzko epaiketaren harira, hitzarmena...

"Bi mila langileren baldintzak auzitan daude hainbat enpresak bertako hitzarmena inpugnatzea erabaki dutelako", adierazi du Ekintza Sindikaleko arduradun Oihana Lopetegik.

Jarraipen zabala izan du Arabako helduen egoitzetako grebak

Eskatu dugu behingoz behar bezala arautzea zainketa-sektore honen lana egiteko baldintzak, langileek betetzen duten funtsezko funtzioa duinduz.