Etiquetak Borroka Kutxa

Etiketak: Borroka Kutxa

Helegitea irabazita, mobilizazio ziklo berriaren mesedetan jarriko dugu gure Borroka Kutxa...

2018ko otsailean Bizkaiko Aldundiak erresistentzia edo borroka kutxaren inguruko errekerimendua bidali zien sindikatu desberdinei eta ildo bera jarraitu zuten beste Aldundiek ere. Bere garaian salatu genuen bezala, sindikatuok dagozkigun zergak ez ordaintzearen itzala zabaltzeko asmoa zegoen errekerimendu horren atzean. LABek jarritako helegiteari esker, Aldundiak oker zeudela ebatzi dute epaitegiek: Borroka Kutxako ordainketak tarteko LAB Sindikatuak ez du erretentziorik gauzatu beharko. Epaia irabazi ondoren, hamar urte bete dituen Borroka Kutxa borroka ziklo berriaren mesedetan jarriko du LABek. Gaiaren inguruan agerraldia egin dute Igor Arroyo Idazkari Nagusi ondokoak eta Aihize Muniozguren Idazkari Juridikoak.