Etiquetak Bizkaiko egoitzak
Etiketak: Bizkaiko egoitzak
Bizkaiko egoitzetako grebaren harira aurrera eramaten ari garen mobilizazioekin presioa areagotu...
Bihar LABek deitutako Bizkaiko nagusien egoitzetako sei greba egunak eta baraualdia bukatutzat emango ditu. Borroka isilarazteko saiakeren eta grebalariak Foru Jauregiaren aurretik bidaltzeko udaltzainen mehatxuen aurrean, beste behin ere borroka ziklo bat duintasunez aurrera eraman dute. Sektoreko langileen erantzuna, mobilizatzeko gaitasuna eta indarra azpimarratu nahi izan du LABek, eta aldundiaren nahiz patronalaren erantzun ezaren aurrean tinko mantendu da.
Mehatxuak mehatxu, egoitzetako grebalariek tinko eusten diote borrokari
Astelehenaz geroztik greban dauden Bizkaiko egoitzetako langileek atzo abiatutako 72 orduko baraualdiaren bigarren eguna dute gaurkoa, eta bertatik desalojatzeko mehatxua dute beren gain, udaltzainak hainbatetan bertaratu direlarik atzo iluntzeaz geroztik. Zaintzarekin negozioa egitea helburu duen eredu merkantilistari jarraikiz ezartzen zaizkien baldintza eskasak salatzen dihardute beharginek, eta lan horiek publiko izatea aldarrikatzen dute. LABeko koordinatzaile orokorra, GarbiƱe Aranburu, aldundiaren aurreko karpara bertaratu da goizean, grebalariei babesa eta esker ona adierazteko.
Itxialditik baraualdira, Bizkaiko egoitzetako langileek baldintza duinak lortzeko borrokan jarraitzen dute
Larunbatera arte luzatuko den ekimenaren bitartez aldarrikatu nahi dute zaintza langileak langile publikoak direla eta baldintza duinak merezi dituztela. Hala, besteak beste, behar bezala lan egitea eta kalitatezko zerbitzua ematea ahalbidetuko duten ratioak exigituko dituzte Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean abiatu duten baraualdiaren bidez.
Beste 10 eguneko greba deialdia egin dugu Bizkaiko nagusien egoitzetan
Helburua da Foru Aldundiari zaintzak kudeatu eta zerbitzua eskaintzeko eredu berri bat eskatzea, lan-baldintzen parekatzea eta ratio duin bat ekarriko lituzkeena.