2025-12-18
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaSuhiltzaile lege berriaren kontrako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu

Suhiltzaile lege berriaren kontrako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu

Onartu nahi duten suhiltzaile lege berriaren aurka manifestazioa egin da gaur, hilak 16, Bilbon, Udaletxetik Aldundiaren Jauregira. Mobilizazio honen bidez tarmitazio bertan behera utzi eta negoziazioei ekiteko eskaria luzatu dute langileek.

Euskal Gobernuak uztailaren 21erako Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua deitu du “Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko Lege-Aurreproiektua” onartzeko. Onarpen hori lege hau onartuko duen tramite parlamentarioa hasteko aurretiko urratsa da.

LABek “suhiltzaileen legea” suhiltzaileak berak kontuan hartu gabe egiten ari direla salatzen du. Euskal Gobernuak nahita ez du egin sindikatuekin entzunaldi-tramiteaeta ez gaituzte aintzakotzat hartu ezertarako. LABetik uste dugu lege bat baliogabekoa dela bere eztabaidan parte hartu ezin badute haren eragin nagusia jasaten dutenek.

Suhiltzaileen aurkako lege bat da:
– Pribatizazioari ateak zabaltzen dizkiolako.
– Suhiltzaile laguntzaile, borondatezko suhiltzaile eta enpresako suhiltzaile figurak sortzen dituztelako segurtasunaren kontura, gure lanaren prekarizazioari ateak zabalduz.
– Funtzioen arautze urriarengatik. Erreskate eta salbamendu funtzioetan bigarren mailara baztertzen gaitulako.
– Suhiltzaile-gidaria postua C1 taldera pasa arren, lege berriak eragozten duelako beharrezko titulazioa ez duten suhiltzaileak talde horretara pasatzea. Gure ustez, Funtzio Publikoaren Legeak baditu formulak langile guztiak C1 taldera pasa ahal izateko.
– Koordinatze Batzordean (organo aholku-emailea, eztabaidatzailea eta parte-hartzailea) ez duelako partaidetza sindikala izan.

Hori guztia dela eta, LABetik lege honen tramitazioa berehala geldiaraztea eta suhiltzaileen zerbitzuetako sindikatu ordezkatzaile guztiekin negoziazioak irekitzea eskatzen dugu

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...