2026-10-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Soziosanitarioaren setoreko langileentzako Autobabesarako eskuliburua aurkeztu du LABek

Soziosanitarioaren setoreko langileentzako Autobabesarako eskuliburua aurkeztu du LABek

Aste honetan lan osasuneko nazioarteko eguna da, eta data honekin kontzidituz, LAB sindikatuak soziosanitario sektorerako autobabesarako eskuliburu bat aurkeztu du.Sektoreko enpresek eta administrazioek lan arriskuen prebentzio alorrean mantentzen duten utzikeriaren aurrean, sektoreko langileen autobabesa bultzatzeko ekimena dugu hau. Gogoratu behar da duela 20 urte, lan arriskuak prebenitzeko eta lanak sorturiko kalteak ekiditeko, lan arriskuen prebentziorako legea indarrean sartu zela.

Soziosanitario sektorean ematen den errealitatea lege honetan jasotzen diren helburuetatik benetan urruti gaude. Egunerokotasunean intentsitate altuko arriskuak pairatzen dira, bereziki arrisku ergonomikoak, lan antolakuntza desegokiak sortzen dituenak eta kasu askotan ematen diren erasoak. Arrisku hauen ondorioz osasun kalteak epidemian bihurtzen ari dira sektore honetan.

Lan eremu guztien artean, sektore honetan ematen dira gihar-hezurretako eta buruko patologien tasa altuenak, Nafarroako Lan Institutoak argitaratutako datuen arabera. Erakunde honek duela urte batzuk, soziosanitario sektorea “arrisku altuko” sektorea zela seinalatu zuen, baina bitxia bada ere, lan baldintzak eta neurri prebentiboak sektoreko enpresetan ez dira hobetzen.

Horregatik, autobabesarako eskuliburu bat aurten argitaratzea erabaki genuen LAB sindikatuan. Eskuliburuan, eta administrazio zein enpresen eginbehar prebentibo ezbetetzearen aurrean, sektorean pairatzen diren arriskuen inguruko informazioa zein haien aurrean autobabesteko egin ahal diren hainbat kontu eta gako, sektoreko langileei eman nahi dizkiegu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...