2026-02-27
HomeEkintza SindikalaSindikatuek Rokopolisen mobilizatu dira istripu hilgarria salatzeko eta Chiviteri eskatzeko Lan Ikuskaritza...

Sindikatuek Rokopolisen mobilizatu dira istripu hilgarria salatzeko eta Chiviteri eskatzeko Lan Ikuskaritza Nafarroatik kudeatzea

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, asteartean Berriobeitiko Rocópolis rokodromoan izandako lan istripuan hildako 51 urteko langilearen heriotza salatzeko. 34 pertsona bildu dira ezbeharra gertatu den instalazioen aurrean, istripua ikusarazi eta erantzukizunak eskatzeko.

Langilea instalazioko teilatuan mantentze lanak egiten ari zela gertatu zen istripua. Antza denez, ez zituen beharrezko babes neurriak eta, nabearen estalkitik ibiltzean, nabea hautsi egin zen, eta, ondorioz, langilea erori eta hil egin zen.

Mobilizazioan, Joseba Pagola LABeko ordezkariak hitza hartu du eta adierazi du mota honetako ezbeharrak enpresek lan osasunaren inguruko araudia ez betetzearen ondorio direla, Nafarroako Gobernuak argitaratutako ikerketa txostenak datu hori berresten duelarik, ez-betetze maila enpresen %80an kokatuz.

Era berean, kontrol eraginkorrik eza eta lan arriskuen prebentzioan izandako hutsegiteen aurrean instituzioen pasibotasuna kritikatu ditu. “Berriro ere langile hildako bat enpresetan ez delako Lan Osasunaren araudia betetzen. Enpresariek ez dutelako legea betetzen. Eta noski, instituzioek ez-ikusiarena egiten dutelako.”

Pagolak Maria Chivite Nafarroako presidenteari eskatu dio Lan Ikuskaritza Nafarroatik kudeatu dezala eta beharrezko neurriak har ditzala horrelako istripu hilgarriak berriro gerta ez daitezen.

Heriotza honekin dagoeneko bi dira 2026an Nafarroan lan-istripuan bizia galdu duten langileak, deialdia egin duten sindikatuek gogorarazi dutenez. Plantillen segurtasuna eta osasuna bermatzea enpresen betebeharra dela azpimarratu dute. Are gehiago, altuerako lanetan, non banakako babes-ekipoen erabilera erraztu eta gainbegiratu behar dute eta dagozkien prebentzio-baliabideak izan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Zentro Berezietako langileek salatu dute Confebaskek uko egin diola LGS propio bat negoziatzeari

Enplegu Zentro Berezietako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Confebasken aurrean, azken honek Hego Euskal Herrirako LGS propio bat negoziatzeko sektorearteko mahai bat eratzeari uko...

LABek Petronorren jarduera gelditzea eskatu du Muskizko bentzeno-ihesaren ondorioz

Muskizko Petronorren instalazioan bentzenoak izandako ihesa dela eta, LAB sindikatuak bere kezka eta haserrea adierazi nahi ditu, Petronorrek findegiaren inguruan bizi diren pertsona guztiei...

EAEko kudeaketa zuzeneko jangela publikoetako hiru greba egunetako jarraipena masiboa izan da

LAB sindikatuak oso positibotzat jo du EAEko eskola publikoetako kudeaketa zuzeneko jangeletan deitutako hiru greba egunetan izandako jarraipena. Hiru jardunaldietan zehar, parte-hartzea gehiengoa izan...