2026-03-20
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakSindikatu eta eragile sozialek Gasteiz eta Iruñeako Parlamentuen aurrean pentsio duinen defentsa...

Sindikatu eta eragile sozialek Gasteiz eta Iruñeako Parlamentuen aurrean pentsio duinen defentsa egin dute


ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek deituta ehundaka pertsona Gasteiz eta Iruñeako parlamentuen atarian izan dira gizartearen gehiengoa pentsioen erreformaren aurka daudela adieraziz.

Gasteizko mobilizazioan parte hartzaileek Legebiltzarra inguratu dute instituzioak herritarren zerbitzura egon behar dutela irudikatu eta Euskal Herriak publikoa izango den eta pentsio duinak bermatuko dituen eredu propio baten beharra duela aldarrikatzeko.

LABen izenean Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak egin ditu adierazpenak mobilizazioaren atarian. Besteak beste, bihar Madrileko parlamentuan onartuko den pentsioen erreformak sistema publikoa suntsituko duela salatu du, "erreforma hau sistema pribatuaren mesedetan egina" dagoela gaineratuz.

EAEko legebiltzarrari Madrildik datozen erreformen aurrean inolako trabarik ez jarri izana leporatu dio Etxaidek, jarrera honen atzean neurri horiekin bat egiten duela argi geratu dela salatuz.

Egoera honen aurrean, LABeko idazkari nagusiak borrokan jarraitzeko asmoa erakutsi nahi izan du.
 

LAB sarean
{module[111]}

 Argazkiak

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.