2026-09-01
HomeEkintza SindikalaSidenorrek lehentasuna ematen dio produkzioari langileen osasunaren gainetik

Sidenorrek lehentasuna ematen dio produkzioari langileen osasunaren gainetik

Langileak etxera fisikoki eta mentalki suntsituta itzuli izan dira lanaldien ondoren, jasan behar izan dituzten tenperatura altuen ondorioz.

Maiatzean, ekainean eta uztailean, Sidenorreko langileek muturreko tenperaturak jasan behar izan dituzte lantokian. Tenperatura horiek aise gainditu dituzte lantokietan errespetatu beharreko tenperatura-urkilak, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen arabera. Horrela, tenperaturak 14 eta 25ÂşC artean egon behar duela jasotzen bada, altzairutegian behin baino gehiagotan gainditu dira 50ÂşC.

Bero horren ondorioz, hainbat pertsona joan behar izan dira botikinera. Egoera horren aurrean, gehiengo sindikal bat – ELA, LAB, La Senda de Ugarte eta ESK – saiatu gara langileen osasuna babesteko neurriak adosten enpresako Segurtasun eta Osasun batzordean, baina bilera horiek ezer gutxi konpondu dute. Adibide bat jartzearren, ekaineko bero handieneko egunetako batean, altzairu-fabrikan erregistratutako tenperaturen aurrean, batzordeak eskatu zion enpresari produkzioa pertsonen osasunaren aurkako arrisku larri eta berehalakoagatik egokitzea baloratzeko, eta ez zitzaion jaramonik egin. Bada, enpresaren erantzuna izan zen sute-simulazio bat egitea hurrengo egunean, 13:30ean, Euskalmetek bero handiagatik aktibatutako abisuekin eta alarmekin jarraitzen genuenean. Hau da, lanaldi osoan muturreko beroarekin lan egiten zuten langileak kalera atera behar izan ziren 44ºC-ko beroarekin, eguzkitik babestu ezinik, NBE guztiekin eta tenperaturaren berri emateko eskumuturrekoak aldi berean txistuka zituztela. Jarrera horrek, gainera, enpresaren larrialdi-planean bertan jasotakoa urratzen du; izan ere, plan horrek adierazten du ez dela simulaziorik egin behar ordu zentraletan, bero-egunetan.

Horrela, eta beti ere pertsonen ongizatea babesteko asmoz, uda honetan etengabeak izaten ari diren muturreko bero-boladei aurre egiteko hainbat aukera eta alternatiba proposatu zaizkio enpresari.

Hasiera batean, enpresak entzungor egin zuen. Baina batzordeak zuzendaritzari Lan Ikuskaritzara joatearen berri eman ondoren, jarrera aldatu zuela zirudien. Zoritxarrez, berriz ere beste bero-bolada batean gaudenean, hartutako neurriak testimonialak eta noizbehinkakoak izan dira, eta, batez ere, zerbait egiten dutelako itxurakerian zentratu dira. Neurri eraginkorrik gabe. Benetako neurririk gabe.

Horregatik, Sidenorreko plantilla ordezkatzen dugunok argi eta garbi esaten dugu: Sidenorrek lehentasuna ematen dio produkzioari langileen segurtasuna eta osasuna zaintzeari baino. Ez bakarrik Basauriko lantegian, baita beste guztietan ere. Horren adibide da joan den astean Gasteizko lankideek elkarretaratzea egin zutela, bero-kolpeak izan zirela eta, beroaren ondorioak arintzeko prebentzio-neurririk ez zegoela salatzeko.

SIDENORi eskatzen diogu pertsonen osasuna eta bizitza lehenesteko eta beharrezko neurriak hartzeko. Langileen segurtasuna eta osasuna ezin dira inprobisazioaren mende egon. Protokoloak eraginkortasunez aplikatu behar dira, arriskuari aurrea hartuz eta lan baldintza seguruak bermatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek Nafarroako zahar egoitzetako lehen hitzarmena sinatu du #LortuDugu

Borrokaldi luze baten ostean, joan den martxoaren 17an Hego Euskal Herri osoan egin zen greba orokorraren alderdietako asko egikaritu dira hitzarmenean, besteak beste, 1.500€-ko...

Irunen izandako sexu erasoaren aurrean, sexu langileen eskubideak aldarrikatu ditu LABek

Era honetako egoerei aurre egiteko beharra duten langileei bere baliabideak eskaini dizkiegu LABen, erakundeei indarkeria matxistari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzearekin batera. Sexu lana indarkeriarekin parekatzeak sexu langileei ahotsa eta agentzia kentzea eragin dezakeela ohartarazten dugu.

Navarrabiomed kalera atera da Nafarroako Gobernuaren aurrean, herritarrei informazioa ematen jarraitzeko eta hitzarmen duin bat eskatzeko

Navarrabiomed–Miguel Servet Fundazioko Langileen Batzordeak, LABeko bederatzi ordezkarik osatua, elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiaren aurrean. Ekimenak helburu bikoitza izan du: herritarrei argi erakustea Navarrabiomeden egiten duten lanaren garrantzia eta langile guztientzako lan-baldintza duinak aldarrikatzea. Horrela, ikerketa biomediko publikoaren errealitatea hurbildu nahi izan zaio gizarteari.