2026-02-18
HomeEkintza SindikalaSestaoko Carrefourren elkartu gara, igande eta jai egunetan ireki ez dezaten exijitzeko

Sestaoko Carrefourren elkartu gara, igande eta jai egunetan ireki ez dezaten exijitzeko

Carrefour markapean hainbat frankizia urteko igande eta jai-egun guztietan irekitzen hasi dira edo irekitzeko asmoa azaldu dute Euskal Herri osoan zehar. Hau dela eta, Carrefourren estrategiak gure herri eta hirietako merkataritza sektore osoa kaltetzen duelako, langileek dei egiten diete kontsumitzaileei ere igande eta jai-egunetan kontsumitu ez dezaten. Horretarako sinadura bilketa bat martxan jarri dute, zentro hauetako zuzendariei eta Carrefour multinazionalari Euskal Herriko merkataritza ohiturak errespetatu ditzan eskatuz. Hala, Sestaoko Carrefourren mobilizatu gara gaur, dinamikari ekiteko.
 
Hauxe da igorritako oharra, gaurko mobilizazioaren harira:

EAE-ko 0 irekieren errealitatea, azalera handiko zentroei dagokienez, Eusko Jaurlaritza, gobernu espainola eta saltoki haundientzat beraien planen kontra doan errealitate irmoa da.

Carrefour-en frankiziatutako denda batzuk igande eta jai-egunetan irekitzea erabaki dute.
ELA, LAB, CCOO eta UGT-tik oso larritzat hartzen ditugu erabaki hauek:
-Alde batetik, jada lan baldintza eta kontratazio politika oso prekarioak dituen saltoki handiez ari garelako.
Bestetik, Carrefour igande eta jai-egunetako irekieren aitzindaria izan daitekeela sektorean. Hemen gaudenok jakin badakigu Corte Ingles, Decathlon edo Simply, beste askoren artean zai daude berdina egiteko.
Azkenik, irekiera hauek arrisku larrian jartzen dutelako sektorearen jasangarritasuna, non merkataritza handia eta txikiaren arteko ekilibrioa lortu behar den.

Ordutegi komertzialen liberalizazioaz hitz egitea, gizarte modeloaz hitz egitea da. Guk ez dugu nahi kontsumoan oinarritutako gizarte bat.

Berdinatsunean, aisirako eskubidean eta bizi kalitatean oinarritutako gizarte baten alde borrokatzen ari gara, saltoki handi eta neurrigabeko kontsumoan oinarritutako modeloaren gainetik.
Ordutegi komertzialen desregularizazioak sektore osoa jarriko du kolokan, non enpresa erasokor eta eskrupulu gabe errentagarritasun erraz eta azkarra bilatzen dutenei saritzen zaien.
Carrefour, hemen eztabaida ez da egun bat edo zazpi irekitzea. Igande bat soilik izan arren, irekiera defendatzea ordutegien liberalizazioari atea irekitzea da. Horregatik argi eta garbi esaten dugu: Hemen zero!

Guzti horregatik, 0 irekierak defendatzen jarraituko dugu. Errealitate hori subiranotasun ekonomikoaren adibide praktikoa delako. Kontsumitzaile, merkatari eta langile sindikatuek sortu dugun aliantza irekiera horien alternatiba posible dela erakusteko gure armarik onena da.
Carrefour, hau gelditu dezazun eskatzen dizugu. Zure dendak frankiziatzea erabakitzen duzunean, hemengo joko arauak zeintzuk diren azaltzea eskatzen dizuegu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal Herria harrera herri izan dadin borrokan ari diren ekintzaile solidarioen lana goraipatzen du LAB sindikatuak

2024ko ekintzagatik auzipetutakoak absolbitu izanak LABek hasieratik defendatu duena berretsi baino ez du egiten: klase elkartasuna antolatzea ez dela delitua, eta, aitzitik, eginbeharra dela.

LAB, ELA, STEILAS, Etxalde eta HIRUk gutxieneko zerbitzuen gehiegikeria salatu eta proposamena aurkeztu dute martxoaren 17ko greba orokorraren harira

LAB, ELA, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuek proposamen bateratua helarazi diote EAEko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari, berrikusi ditzan 2026ko martxoaren 17rako Hego Euskal...

FVEMek lan eskubideetan murrizketak eta atzerapenak jarri ditu mahai gainean Bizkaiko metalaren negoziazioan

Gaur Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren hirugarren bilera egin da, eta FVEM patronalak aurrez ohartarazi duguna baieztatu du: ez du sektoreko langileen lan-baldintzetan hobekuntzak negoziatzeko...