2025-12-16
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSantiago Ospitaleko langileak ikuztegiaren itxiera gelditzeko kateatu dira

Santiago Ospitaleko langileak ikuztegiaren itxiera gelditzeko kateatu dira

Santiago Ospitaleko ikuztegiaren itxiera gelditzeko eta erropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresaren esku ez gelditzeko langileak mobilizazioetan dira. Atzo aurreikusita zegoen itxieraren aurrean, langileak ikuztegiaren sarreran kateatu ziren Osakidetzako Zuzendaritzari pribatizazio berri hau bertan behera uzteko eskatuz.

LAB sindikatutik Santiagoko Ikuztegia defendatzera eta bertako zuzendaritzaren jarrera salatzera dei egiten da.

Pasa den astetik, Santiago Ospitaleko langileek mobilizazioak areagotu egin dituzte bertoko Ikuztegiaren itxiera gelditzeko eta arropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresaren esku ez geratzeko. Osakidetzak data ipini zion pribatizazio berri honi: maiatzaren 14a, langile eta sindikatuon haserrea piztuz. Izan ere, gogoratu behar dugu INDESA enpresan Arabako Aldundiak hartzen duela parte eta ez-gaitasunik daukaten pertsonak “merkatu laboralean integratzeko” aitzakiarekin miseriazko soldatak ordaintzen dituela (1000 eurotik behera), euren gestoreek urtean 80.000 euro irabazi bitartean.

Ostiralean mobilizazioa burutu zen ospitalean bertan eta maiatzaren 12an, lentzeria zerbitzua gelditzeko hainbat ekimen burutu ziren goiz osoan zehar. LABek salatu nahi du bertako Zuzendaritzaren jarrera, zeinak zinpekoak bidali zituen eta geroago Ertzantzari berari deitu. Ezin ditugu onartu langileon mobilizazioen kontra ematen ari den jazarpena, mehatxuak eta jarrera bortitzak. Beraz, sortu litekeen egoeraren gaineko erabateko ardura Osakidetzako zein bertoko zuzendaritzena baino ez da izango.

Atzo goizean, INDESA kamio bat “enkartelatu” egin zuten langileek eta protestak jarraitu eta gogortzeko asmo tinkoa erakutsi dute.

LABek bere aldetik Osakidetzaren Zuzendaritzari lotsagarri den pribatizazio berri hau bertan behera uzteko, Santiagoko Zudendaritzari langileen jazarpenari uzteko eta langile zein LABeko kideak zerbitzu publiko honen alde borrokatzeko deia egiten du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean

Urtebeteren ondoren berriz ere gure hitza eta iritzia zuen aurrean plazaratzeko etorri gara. Esan bezala, hainbat hilabete eta gero, hemen aurkitzen gara, zuen aurrean,...

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...