2025-05-12
HomeEkintza SindikalaSalatzen dugu Osakidetzako Emergentzietan 80 txanda baino gehiago bete gabe geratu direla...

Salatzen dugu Osakidetzako Emergentzietan 80 txanda baino gehiago bete gabe geratu direla uztailean

Uztailean, Osakidetzako emergentzietako zentro koordinatzaileetako eta anbulantzia medikalizatuetako 88 txandatan ez da medikurik egon.

Osakidetzako Emergentziak zerbitzuan gero eta gehiago ari dira egoera hauek pairatzen. Funtsezko zerbitzua izanik, ez da iristen ezarritako gutxienekoetara. Jada ohikoa da Emergentziazko deiari erantzuten zaion koordinazio-zentroetan beharrezko mediku guztiak ez egotea eta gero eta gehiagotan anbulantzia medikalizaturen bat medikurik gabe egotea.

Kudeaketa-taldearen antolamendu-faltaren eta lan baldintza duinen gabeziaren ondorioz, egoerak okerrera egin du udan.

Horrek guztiak akats larriak dakartza Emergentzia Sarean. Medikua duen talde batek artatu behar duen gaixoa, medikurik gabe artatzen da edo gehiago itxaron behar izaten du, askotan, gaixoaren egoera denboraren menpekoa denean.

Langileek estres handiagoko egoerak jasaten dituzte taldea osorik ez izateagatik, eta horietako batzuk txanda luzeak egiten dituzte horrek dakartzan arriskuekin.

Emergentziak Osakidetzako Langileen Batzordeak, LAB, ELA, CCOO, SATSE, SME, ESK eta UGT sindikatuek osatutakoak, Luisa Larrauri Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari, Susana Lopez Altuna Osakidetzako zuzendari nagusiari eta Alberto Martinez Ruiz Osasun sailburuari uztailean bete ez diren txanda guztien zerrenda bidali diegu, batez ere medikurik gabe egon direnak, eta zenbait profesional zerbitzua bete ahal izateko egiten ari diren txanda luzeena ere bai. Honekin batera, egoeraren berri eman eta erantzukizunak argitzeko eskatu zaie. Emergentziak bezalako funtsezko zerbitzu batean ezarritako gutxienekoak bete daitezen eta horrela, profesionalak arriskuan jar ez daitezen eta herritarrentzako kalitatezko arreta bermatu dadin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek sindikalismo antirrazistarantz urratsak egiten jarraitzen du

LABek sindikalismo antirrazista ehuntzen jarraitzen du, ilusioz eta borondate politikoz.

Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata eta hark hainbat esparrutan izan dezakeen eragina aztertuko dute Bilbon

Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek mintegi bat antolatu dute, soldata propioa jorratuko duena hainbat ikuspegitatik.

LABek, langileen indarrari esker, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen hitzarmena sinatu du 15 urteren ondoren

LABek lortu du Jaurlaritzak hasierako proposamenean jarri ez dituen baliabideak adostea euskalduntzerako, aniztasunari eta inklusioari erantzuteko eta hezkidetzarako, eta baita, azken 15 urtetan lehen aldiz, soldatak bertan adostea ere.