Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Eragile politiko, sozial eta sindikalen irakurketa
Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo . Gaur, egoeraren larritasun eta urgentziak hala aginduta Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok honakoa adierazi nahi dugu:

Lehenik eta behin gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.

Bere herritik 1000 kilometrora hil da Arkaitz Bellon, Puerto Ieko espetxean zigorraren 2/3ak beteta izan arren. Beraz, kalean egon behar zen. 1.000 kilometro hauen atzean dagoen errealitateari erreparatzen badiogu, giza eskubideen urraketa eta mendekuan oinarritutako espetxe politika gizagabe eta krudela da gaur egun protagonista nagusia eta Arkaitzen heriotzaren erantzule zuzena.

Egoera hau beti izan bada bidegabea, berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian. Arkaitzi gertatutakoa edonori edonoiz gerta dakioke eta ez du gehiago gertatu behar. Gauzak honela salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez.

Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da. Aski da! esateko unea da.

Horretarako, eskari hau luzatzeaz batera inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugu indarrek bat egitea eta kalera ateratzea, sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen bukatzeko. Ondorioz ?Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu? lelopean mobilizazioak deitzen ditugu gaur eta bihar arratsaldean Euskal Herriko herrietan eta era berean bihar eguerdian kontzentrazioak Gasteiz, Bilbo eta Donostian, hiru hiriburuetako udaletxeen aurrean. Egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu.

Lectura de agentes políticos, sociales y sindicales
Es hora de terminar con la dispersión y esta política penitenciaria

Ayer recibimos la terrible noticia del fallecimiento del preso elorriotarra Arkaitz Bellon. Ante la gravedad y urgencia de este hecho hoy comparecemos en Bilbo diversas organizaciones políticas, sindicales y sociales para manifestar lo siguiente:

En primer lugar queremos trasladar toda nuestra solidaridad a familiares, amigos y amigas de Arkaitz Bellon en estos duros momentos les queremos trasladar todo nuestro apoyo y nuestro más sentido abrazo.

Arkaitz Bellón ha muerto a 1.000 kilómetros de su pueblo, en la cárcel de Puerto I, tras haber cumplido las 2/3 partes de su condena. Por lo tanto, hablamos de una persona que tendría que estar en libertad. La realidad que se encierra tras esos 1.000 kilómetros es la de una política penitenciaria inhumana, basada en la venganza y en las vulneraciones de derechos básicos, una política penitenciaria que es la responsable directa de esta muerte.

Esta situación siempre ha sido absolutamente injusta, pero ante la nueva realidad que se vive en nuestro pueblo el mantenimiento de esta política es totalmente inadmisible. Lo que le ha ocurrido a Arkaitz le puede pasar a cualquier preso o presa, en cualquier momento, y no debe suceder más. Así, exigimos el fin de la dispersión y de esta política penitenciaria de excepción asumiendo la reivindicación mayoritaria de nuestro pueblo.

Es hora de terminar con la dispersión y esta política penitenciaria. Es el momento de decir ¡basta ya!.

Para ello, además de manifestar nuestra exigencia consideramos más necesario que nunca el que se sumen las fuerzas de quienes apostamos por le respeto de todos los derechos, sumar fuerzas y salir a la calle, para termina de una vez por todas con todo este sufrimiento.

Así, con el lema "Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu" convocamos movilizaciones para hoy a la tarde en todos los pueblos de Euskal Herria y para mañana al mediodía en Gasteiz, Bilbo y Donostia delante de los tres ayuntamientos. Vamos a dar otro paso para terminar de una vez por todas con la dispersión y esta política penitenciaria y llamamos a la sociedad para que se sume a las convocatorias.