2026-10-10
HomeMurrizketakRajoyren gobernuak herritarren aurka hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak Hego Euskal Herrian

Rajoyren gobernuak herritarren aurka hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak Hego Euskal Herrian

Rajoyren gobernuak herritarren kontra hartu dituen azken neurriak salatzeko sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek mobilizazioa ezberdinak burutu dituzte Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitzen aurrean “Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. ¡No a los recortes!” lelopean. Bihar, asteazkena, kazerolada-konzentrazioak izango dira arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

 Argazkiak
 PPko gobernuaren azken neurrien aurrean, mobilizatzeko deia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek
 
Sindikatu eta gizarte eragileen irakurketa
 
Euskal Herria hondamendira daraman espainiar diktadura ekonomikoa salatzeko mobilizatzera deitu du LABek
MOBILIZAZIOEN ARGAZKIAK


Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia – BILBO


BILBO


TAFALLA


IRUÑEA

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...