2026-02-01
HomeEkintza PolitikoaProtokolo espezifiko eta eraginkorrak exijitu ditugu indarkeria matxistarekin amaitzeko

Protokolo espezifiko eta eraginkorrak exijitu ditugu indarkeria matxistarekin amaitzeko

Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 25. Hala, LABek mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, ā€œindarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!ā€ lemarekin. Donostian, LABeko Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak hartu du hitza, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloetan jarri nahi izan du arreta.

Hain zuzen ere, azken datuen arabera, indarkeria matxistak gora egin du hilabete hauetan. Bizi dugun salbuespenezko egoerak argi uzten du jendarte gisa dugun askatasun-murrizketa, non argi eta garbi baiezta baitezakegu emakumeok pandemia honen ondorio zuzenenak pairatuko ditugula eta jasango ditugula. Gure bizitzaren prekarizazioa etengabea da eta egoera honetan intentsitate handiagoz gertatzen da.

Indarkeria matxista egiturazkoa da. Sistema patriarkalak emakumeok eta sexu-genero arauarekiko disidenteak garen pertsonak egokitu nahi diguten mendeko lekuan mantentzeko duen moduetako bat da. Eremu guztietan ematen da: ostalaritzan, lantegietan, udaletan, garbiketan, Eusko Jaurlaritzan, nekazaritzan, etxeko lanean, nagusien egoitzetan, supermerkatuetan, etxez etxeko laguntzan, edozein bulegotan, merkataritzan, garraioan, baita gure erakunde eta sindikatuetan ere. Ezkutuan gelditzen da hainbat arrazoiengatik: kontzientziazio falta, protokoloen falta, beldurra, enpresen jarrera matxista, berme gutxi erreparaziorako, emakumeon hitza kolokan jartzea, enplegua galtzeko beldurra, botere harremanak…

Guztion ardura da baliabide eta mekanismo guztiak martxan jartzea, baina, noski, erantzukizun guztiak ez dira berdinak. Guk gure barrura begira indarkeria matxista identifikatzeko eta borrokatzeko medio guztiak jarri ditugu, erreparazioan, ez zigortzailean eta erantzun komunitarioan oinarritzen den protokolo berri bat eginez.

Lan-arloan, enpresari dagokio horrelako indarkeriak prebenitzeko eta, behin gertaturik, aurre egiteko eta erreparatzeko mekanismo horiek erabiltzea. Horregatik, aurtengo azaroaren 25ean,  protokolo espezifikoak eta eraginkorrak abian jartzeko exijitu dugu Euskal Herriko hiri eta herri desberdinetan, sektore ezberdinetako enpresak, patronalak eta instituzioak interpelatuz.  Indarkeria matxistarik gabeko lantokiak nahi ditugu.

A25. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...