2026-11-12
HomeEkintza SindikalaPrekarietatea salatu dugu Lizarran, Sar Quavitae enpresaren aurrean

Prekarietatea salatu dugu Lizarran, Sar Quavitae enpresaren aurrean

Ekimen Ibiltaria Lizarrara iritsi da gaur, eta "Lan duina, bizi duina" mezua lau haizetara aldarrikatu dugu. Hainbat jarduera egin ditugu; horien artean, Sar Quavitae enpresaren aurrean egindako elkarretaratzea. Hain zuzen ere, enpresa honen kontratazio politika, soldatak eta jardunaldi murriztuak salatu ditugu, prekarietatearen adibide gisa.

Ekintza sindikaleko tailerrarekin abiatu dugu eguna, eta sindikatuko 15 bat ordezkarik hartu dute parte bertan. Topaketa amaitu ostean, industriagunera joan gara prekarietatea salatzeko.

Ondoren, Lizarrako alde zaharrera itzuli gara, eta, osteguneko azoka baliatuta, Ekimen Ibiltariaren panelak jarri eta propaganda banatu dugu.


Lizarratik Tuterara

"Lan duina, bizi duina" dinamikak Lizarratik Tuterara egingo du jauzia bihar, urriak 20. Goizean, ekintza sindikaleko tailerra gauzatuko dugu, eta, ondoren, ustezko autonomoen egoera salatuko dugu Uvesa enpresaren aurrean.

Arratsaldean, etorkinek pairatzen duten egoera salatuko dugu, eta, eguna amaitzeko, kalejira bat antolatu dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.

Greba orokor arrakastatsuaren ondotik, etxebizitzaren eremuan egin beharreko eraldaketak partekatuko ditugu arduradun instituzionalekin eta alderdi politikoekin

Gaur EH Bildurekin bilduko da LAB, eta bihar Begoña Alfaro Nafarroako Etxebizitza kontseilariarekin. Milaka eta milaka lagunek lantokiak hustu eta kaleak bete zituzten atzo etxebizitza...

Euskal langileriaren indar erakustaldia: 200.000 lagun inguru kalean etxebizitza eta soldata duinen alde

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialerako prozesua eta euskal langileriaren askapenaren alde egiten duen mugimendu soziosindikala goratu ditu LABek. Patronalari lantokietan eta etxebizitzaren eremuan...