2025-12-17
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakPNV-PSE-PP itun fiskala: kapitalaren errentekiko progresibitatea murriztu eta laguntza fiskal osagarriak sozietate...

PNV-PSE-PP itun fiskala: kapitalaren errentekiko progresibitatea murriztu eta laguntza fiskal osagarriak sozietate zergan

PNV eta PSEren arteko itun fiskalak, atzerapenarekin bada ere, erruaren onarpen inplizitu batekin jaio zen hamarkadetan zehar garatutako politika fiskalaren ondorioz. Politika honen helburua kapitaleko errentei, aberastasun handie eta irabazi enpresarialei pribilegiozko trataera ematea izan da. 

Hala ere, berriro Ajuria Enean eta aurrekontuen beharrek estututa, PNVk PSE gobernuan zegoen bitartean zergak igotzearen aurrean zuen ezezko jarrera utzi du eta nagusiki lanaren errenten gain eroriko den presio fiskalaren hazkunde mugatuaren alde egin du.

Zentzu honetan, nabarmena da PNV-PSE itunak Gipuzkoan onartutako neurrien eragina izan duela; baina disimulurik gabe kapitalaren errenta eta irabazi enpresarialentzat mesedegarria izango den trataera fiskala proposatu du.

Orain PP batu da itunera hasierako akordioaren alderik erregresiboenetan sakontzearen truke: kapitaleko errentekiko progresibitatea murrizten da eta laguntza fiskal osagarriak sartzen dira sozietateen zergan.

Gogoratu beharra dago Arabako Aldundiak berak PNV-PSE akordioan proposatutako sozietateen zergaren erreformaren eragina kalkulatu zuela eta ondorioa izan zen diru-bilketa gutxituko zuela. Ondorioz, suposatzekoa da PPk sartutako pizgarri fiskal berriekin zerga honekin bildutakoa are gutxiago izan dela.

Zalantzarik gabe, fiskalitatetik harago doan itun politikoaren aurrean gaude, baina gai honi dagokionez argi gelditzen da hiru alderdiek duten kezka burgesiaren eta klase ertain eta altuen interesen alde, eta ez langileria eta sektore herritarren interesen alde.

Euskal Herria, 2013ko urriaren 8an

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...