2026-02-02
HomeEkintza SindikalaPEPSICOko langileek greba eguna dute gaur

PEPSICOko langileek greba eguna dute gaur

LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta Independenteen sindikatuek osatzen duten edariak botilaratzeko PepsiCo konpainiako Etxabarri-IbiƱako batzordeak bi greba egun deitu ditu uztailaren 26 eta 27rako. Arrazoi nagusia 2021etik soldata izoztuta dutela da, eta ordutik ez da lortu enpresarekin horren inguruko akordiorik.

Gaur, uztailak 26, greba arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Goizeko txandan produkzio lerro guztiak geldirik egon dira eta sartu diren langile bakarrak aldi baterako langileak izan dira.

Gure aldarrikapenak berdina izaten jarraitzen du: KPIa BAI ALA BAI! Gure aburuz, hau izan behar da gure bidezko aldarrikapenak lortzeko bidea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...