2026-03-18
HomeIndustriaMetalgintzaPatronalak eta UGTk Nafarroako metalgintzako langileen lan baldintzak okertzen dituen akordioa bilatzen...

Patronalak eta UGTk Nafarroako metalgintzako langileen lan baldintzak okertzen dituen akordioa bilatzen dute

Gaur, irailaren 25, Nafarroako metalgintzako mahaiko bilera berria burutu da. Bertan, bai patronalak eta baita UGTk ere, Nafarroako metalgintzako langileen lan baldintzak okertzeko akordioa daukatela frogatu da. Patronalak argi utzi digu: soldata igoera minimoak, berez handia den malgutasuna handitzea, kontratazio berriei soldata baxuagoak, eta gaur egungo hitzarmena hobetzen duen edukirik ez. Azken finean, patronalaren irabaziak bermatzea beste helbururik ez duen hitzarmena adostea.

LABek, mobilizazioen aldeko apostua berresten du, patronalaren eta UGTren asmoei aurre egiteko, ahal den mobilizazio zabalenak egin behar ditugula uste dugu, sindikatuen propsamenetan agertzen diren eduki amankomunen alde. Bereziki ELA eta CCOOri luzatzen diegu deialdia.

CCOOk zer egingo duen erabaki behar du: edo patronalaren eta UGTren txontxongilo papera hartu orain arte egin duen moduan, edota langileen lan baldintzen defentsan inplikatu.

Soilik sektoreko 30.000 langileak aktibatzea lortzen badugu, lan erreformari aurre egingo dion lan hitzarmen duina eskuratzeko moduan egongo gara, soldata igoera duinekin, diskriminaziorik gabekoa, eta Nafarroako langabezia eta desberdintasun soziala murriztuko dituena.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...