2025-12-11
HomeEkintza SindikalaPasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.

Sei hilabeteko borroka prozesuaren ondoren —108 greba egun, mobilizazioak eta urtebete baino gehiagoko negoziazioak izan dira—, ELAk eta LABek lortu dute Pasaiako udalak herritarrei eskaintzen dien Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzen zati handi bat hobetzea.

Honek esan nahi du soldaten %30eko igoera, atseden-egun gehiago, gutxienez astean 25 orduko kontratuak… eta beste hobekuntza batzuk lizentziei eta plus batzuei dagokienez.

43 langileko kolektibo hau prekarietate- eta diskriminazio-egoeran zegoen, azpikontratazioaren ondorioz euren lan-baldintzak administrazioan kategoria bereko eginkizunak egiten dituzten langileenak baino askoz okerragoak zirelako.

Oso positiboki baloratzen dugu Pasaiako udalak feminizatua dagoen eta soldata-arrakala pairatzen duen sektore baten baldintzak hobetzeko egindako apustua; izan ere, honek beren lana duintzen du eta prekarietatea murrizten laguntzen du.

Zaintza lanaren garrantzia eta zentralitatea aldarrikatzen ditugu, eta zerbitzu hau ematen duten pertsona guztien —gehienak emakumeak— lan-baldintzak duintzeko beharra. Zentzu honetan, zerbitzuaren publifikazioaren alde lanean jarraitzeko gure borondatea adierazten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bada garaia euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izateko

Garaia da Euskararen Lege berri bat osatu, Nafarroa osoan euskara hizkuntza ofizialtzat onartu eta euskararen normalizazioari bultzada instituzional eta politikoa emateko.

Ordezkari sindikalek giza kate batekin lotu dituzte Nafarroako Gobernua eta Parlamentua Nafarroarako gutxieneko soldata propioaren alde

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek exijitu diete Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiei nafar Gutxieneko Soldata baten alde egitea.

Balenciagako langileek argi utzi dute ez direla erosketa eragiketa atzeratzearen erantzule

Langileek azpimarratu dute langileek hasieratik erakutsi dutela konpromisoa eta erantzukizuna, eta plantillaren subrogazio osoa eta lan baldintzak mantentzea eskatu dute. Era berean, Zumaiako Udala ez gainerako erakundeen laguntza falta salatu dute.