2026-05-04
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaPasaiako portuaren etorkizuna bermatzeko LABek badia barruko portuaren alde egiten duen apustua...

Pasaiako portuaren etorkizuna bermatzeko LABek badia barruko portuaren alde egiten duen apustua berretsi du

PASAIAKO KANPO PORTUAREN Plan Zuzentzaileari alegazioak egin ondoren, berrikusitako INGURUMEN IRAUNKORTASUN TXOSTENAren tramitazioarekin aurrera egingo dute azaroan Madrilen.

 LAB apuesta por una reorganización de las actividades portuarias de Pasaia que garantice el futuro del puerto dentro de la bahía
Kanpo portuaren aldeko kanpaina elektoralista martxan da egunotan. Honen aurrean, Pasaiako portuaren etorkizuna bermatzeko LABek badia barruko portuaren alde egiten duen apustua berretsi, eta aurrera begira ezartzen dituen lehentasunak eta aldarrikapenak ezagutzera emango zituzten atzo, sindikatuko ingurugiro arloko eta garraio sektoreko arduradunek eta Pasaiako portuko LABeko hainbat ordezkarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...