2026-09-22
HomeZerbitzu PribatuakInformatikaPanda Security enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez da legezkoa

Panda Security enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez da legezkoa

Panda Security enpresako zuzendaritzak aurkeztutako errekurtsoaren zain 2 urte luze eman eta gero, Auzitegi Gorenak baieztatu egin du enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez dela legezkoa.

Panda Security-ko Enpresa Batzordearen irakurketa
Greba Panda Security enpresan

«Panda Security enpresako zuzendaritzak aurkeztutako errekurtsoaren zain 2 urte luze eman eta gero, Auzitegi Gorenak baieztatu egin du enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez dela legezkoa.

Panda Security-ko zuzendaritzak, ebazpena onartu eta azken 24 urtean lapurtu digun antzinatasuna itzuli beharrean, xisteraik interpretazio “subjektibo” bat atera du, zorrak ez kitatzeko.

Plantilak behin eta berriro dei egin dio zuzendaritzari soluzio bat negoziatzera, baina enpresak ihesari eman dio, bere langileei ordaindu beharrekoa ordaindu gabe aurrera egin nahian.

Enpresa honetan kaleratze indiskriminatu eta legez kanpokoak, jazarpen sindikala eta molde autoritarioak eguneroko ogi bilakatu zaizkigu; hala ere, azken adar-jotze honek bultzatu gaitu haserre egotetik borroka egitera pasatzera.

Panda Security-ko langileok errespetua eskatzen dugu, adar-jotze honekin amaitzea eskatzen dugu, autoritarismo eta inposizioarekin bukatu behar dela diogu.

Lanuzte eta mobilizazio aste bat egin eta gero, bigarren mobilizazio hasteari ekitera goaz: 2 greba egun deitu ditugu, beste hainbat mobilizaziorekin batera, gure eskubideak eskatzeko malgutasunez, baina irmoki.

Mobilizazio egutegia:

Asteartea 17 eta osteguna ekainak 19, greba egunak eta manifestazioak goizeko 11.00etan plaza biribiletik.

Ekainaren 23tik 27ra greba astea eta mobilizazioak egunero.

Inposizio gehiagorik ez!

Panda, ordaindu zor duzuna!!»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.