2026-07-07
Blog Page 946

Azken lan heriotzak salatu dituzte Azpeitian

Lan istripuen aurka mobilizatzeko eguna izan da gaurkoa, atzo beste bi lan heriotzen berri izan eta gero. Hain zuzen ere, Azpeitiako Astigarraga Kit Line (JJ Producciones) enpresaren aurrean elkarretaratze batera deitu du gaurko enpresa batzordeak, eta, horrekin batera, 24 orduko lan uztea egin dute. Azpeitiako enpesa honetan izan zen atzoko lan heriotzetako bat; bestea, Bedian izan zen, Forjas Unidas Vascas enpresan.

Lan heriotzen aurkako mobilizazio gehiago egongo dira arratsaldean. Azpeitiko plazan, 19:00etan, elkarretaratze batera deitu du herri mugimenduak.
 

 

 

Txikizioak salatzeko mendi ibilaldiarekin egin dugu bat

0

La Via Campesinak munduko kongresua Derion egingo du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute. Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde, LAB barne, Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu", leloarekin. Hala, jarduera honen berri atzo eman genuen, Sabin Etxearen aurrean, Bilbon, EAJren egoitzaren aurrean protesta egiteko hurbildu baiginen, txikizioen erantzuleetako bat den neurrian.

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean. Defendatzen duten nekazaritza eredua ekoizpen dibertsifikatuan oinarritutakoa da; komunitatearen beharren neurriko ustiategi txikiz osatua, jatorri naturaleko simaur eta ongarriak erabiltzen dituena, eta ingurunea eta lurraren zikloak errespetatzen dakiena.

Bada, batzarraren testuinguruan, gizarte mugimenduko hainbat taldek Bergaratik Deriora mendi ibilaldi bat egingo dugu, uztailaren 14tik 16ra. Hauxe da ibilaldiaren egitaraua:

Uztailak 14, ostirala / BERGARA-ELORRIO- IZURTZA

-10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia
-Bazkaria: Elorrioko gaztetxea.
-19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.
-21:00etan. Afaria.
-22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.
-Lo egiteko frontoian.

Uztailak 15, larunbata/: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU

-9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.
-10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.
-Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.
-19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.
-21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.
-22:30ean. Kontzertua: Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.
-Lo egiteko polikiroldegian.

Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO                                    

-10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.
-13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.
-13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio

 IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 

 

 

Gaur Euskal Herrian izan diren bi heriotz istripuak salatzen ditugu

Bediako lan istripu hilgarriaren berri jaso eta denbora gutxira, beste langile bat hil da Azpeitian. 51 urte zituen I.E.E. JJ Producciones enpresako langileak, eta makina batek harrapatuta hil da. Gertatutakoa salatzeko, bihar, enpresa-batzordeak deituta, 24 ordutako lanuztea egingo dute langileek, eta kontzentrazioa 12:00etan enpresa atarian.

Bediako lan istripu hilgarriaren berri jaso eta denbora gutxira, beste langile bat hil da Azpeitian. 51 urte zituen I.E.E. JJ Producciones enpresako langileak, eta makina batek harrapatuta hil da.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu langilearen senide lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan. Honekin 34 dira gutxienez 2017an Euskal Herrian hildako langileak.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino.

Bihar, enpresa-batzordeak deituta, 24 ordutako lanuztea egingo dute langileek, eta kontzentrazioa 12:00etan enpresa atarian (Olalde, 33, 3 Azpeitia).
 

 

 

Langile bat hil da istripuz Bedian, 33.a Euskal Herrian urte hasieratik

Gaur, hilak 3, langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Bediako Forjas Unidas Vascas enpresan izan da. Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Bada ordua, honelako gertakariak ekidingo dituen neurriak hartzeko.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu langilearen senide lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan. Honekin 33 dira gutxienez 2017an Euskal Herrian hildako langileak.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino.

Berriz diogu, botere harreman aldaketa ematen ez den bitartean, errepikatu egingo dira holako gertaerak. Administrazioari beharrezko ikerketa abiaraztea exijitzen diogu. Kasu honetan Jaurlaritzari exijitzen diogu lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea, eta judikaturari, istripuen erantzuleen gainean ardurak exijitzea. Nahikoa da, nazkatuta gaude. Langileontzat justizia exijitzen dugu.

Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezken salatze elkartaratzetan salatzeko, eta modu berean, lantokietan borrokan jarraitzeko eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde.

 

 

 

Edesa Industrialen proiektuak etorkizuna dauka konpromisoak baldin badaude

0

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako Aurre Hartzekodunen Aurrekonkurtsoaren aurrean, enpresak aurrera egin dezan, industria arloko eta zehazkiago sektoreko inbertsore baten etorrera beharrezkoa dela uste dugu.

Edesa Industrial enpresak aurkeztutako Aurre Hartzekodunen Aurrekonkurtsoaren aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu LABetik:

Egoeraren irakurketa kezkagarria egiten dugu: hilabeteak dira salatzen genuela Edesa Industrialen egoera kezkagarria. Inbertsio eza, zuzendaritzaren erabaki okerrak, salmenta estrategia okerrak eta taldeko beste enpresen mesedetan jardun izanak, egungo zuzendaritzak hasierako proiektuari bizkarra emana ziola erakusten zuten. Gure eskaerak ez dira aintzat hartuak izan orain arte, eta ondorioa egungo egoera da. Argitu nahi dugu hartzekodunen aurrekonkurtsoak ez duela inondik inora likidazioa zertan ekarri, eta oraindik uste dugula enpresa bideragarria izan litekeela hainbat neurri hartuta.

Salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak enpresaren jarrerari babesa eman diola orain arte. LABek hainbatetan partekatu die instituzioei enpresari buruz egiten zuen diagnostikoa, eta hala ere, ez dute konpromisorik hartu nahi izan. Bereziki mingarria da Arantza Tapia andreak 2016ko abenduan eskaini zeun elkarrizketa batean esan izana, arazoa literalki “langileekiko komunikazio eta gardentasun faltan” zela, zenbaki “beltzak” izango zirela eta ez “gorriak”, eta beraiek “puntualki informatuak” zeudela azaltzen esanez.

Egoera honetan egon litezkeen aukeren artean, LABek argi eta garbi azaldu nahi du gure ustez ez dela nahikoa bankuekin birfinantziazio akordio bat negoziatzea. Enpresak aurrera egin dezan, industria arloko eta zehazkiago sektoreko inbertsore baten etorrera beharrezkoa dela uste dugu. Neurri egokiak hartzen badira, Edesa Industrial proiektua bideragarria dela frogatuko delakoan gaude.

LABek zuzendaritza eta instituzioak interpelatuko ditu, langileen aktibazioa bultzatuz.

Enplegua eta etorkizunaren alde!
 

 

 

Bizkaiko hondakinak kudeatzeko plan integral berri bat osatzeko eskatu dugu

0

Zero Zabor Bizkaia plataforman 40 eragiletik gora daude bilduta, LAB sindikatua barne. Joan den maiatzean egin zuen aurkezpen publikoa, eta denbora galdu gabe lanean jarri da. Izan ere, hondakinen kudeaketaren gaia egoera larrian dago Bizkaian, plataformakoek adierazitakoaren arabera. Momentuz, hainbat udaletxetan mozioak aurkeztu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiari eskari bat egin diezaioten: Hondakinak Kudeatzeko Plan Integral (Gazteleraz, PIGRUB) berri bat egitea.

Bilbo, Barakaldo, Getxo, Durango, Erandio… mozioak hainbat udaletan aurkeztu ditu plataformak, egoera biziki larria dela ohartarazteko, kaleratutako oharrean nabarmendu bezala.
 

 

 

Laneko heriotzak ez errepikatzeko bitartekoak ezartzea exijitzen dugu

Pasa den ekainaren 21ean, Lesakako mendietan, zuhaitzak botatzen lan egiten zuen 57 urteko Doneztebeko langile bat hil zen. Azken honekin, 32 dira Euskal Herrian 2017an euren lanpostuetan hildako langileak, hauetariko 6 Nafarroan. LABek kasu hau salatu nahi du eta egoera hau ez errepikatzeko bitartekoak ezartzea exijitzen du.

Pasa den ekainaren 21ean, Lesakako mendietan, zuhaitzak botatzen lan egiten zuen 57 urteko Doneztebeko langile bat hil zen.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak bere babesa adierazi nahi die hildakoaren lankide, senide eta ingurukoei. Azken honekin, 32 dira Euskal Herrian 2017an euren lanpostuetan hildako langileak, hauetariko 6 Nafarroan.

Heriotza honen arrazoia, ordu luzez 36º inguru egiten zuen bitartean lan egin izana da. Ez dugu ahantzi behar uda hasiera honetan arrazoi honengatik hiltzen den bigarren langilea dela, eta holako egoerei konponbide bat ez badiegu jartzen ez direla kasu bakarrak izanen, horrelako tenperaturarekin kanpoan lan egiterakoan araututakoaren inguruan nabarmena baita hutsunea.

Horregatik LABek kasu hau salatu nahi du eta egoera hau ez errepikatzeko bitartekoak ezartzea exijitzen du.
 

 

 

Gasteiz, Ezkirotz eta Zaragozako BSH Bosch enpresako langileek bat egin dute euren lanpostuen defentsan

0

Agerraldi bateratu bat egin du Gasteizko lantegiko enpresa batzordeak, Zaragoza eta Ezkirotzeko lantegietako LAB eta IA-TIBeko sail sindikaleko ordezkariekin. Hain zuzen ere, ohar batean adierazi dute Gasteizko lantegiaren etorkizuna Alemaniako multinazionalaren ardura dela: Beraz, berari dagokio lantegi honen inguruan dauden zalantzak argitzea”.

Enpresak ez dituela gutxieneko negoziazio baldintzak bete salatu dute agerraldian, besteak beste, argitaratutako oharrean nabarmendutakoaren arabera.
 

 

 

Prekarietatearekin amaitzeko eta enplegua egonkortzeko neurriak aldarrikatu ditugu Iruñean

LABek, gaurko egunez, giza-kate bat egin du Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitza eta Gobernuaren Ordezkaritza lotuz, behin-behinekotasun tasa handiekin amaitu eta kalitateko enplegua sortuko dituzten neurriak eskatzeko.

Ekitaldi amaieran irakurri den adierazpenean nabarmendu dira iragankortasun portzentaje handiak (administrazioan, %30a baino gehiago) eta gobernuek kalitateko enplegua sortzeko agertu duten gogo eza.

PPk eta PSOEk, Estatutik, neurriak gaitu dituzte behin-behinekotasuna orokortu nahian: birjarpen-tasa, gastu-muga, defizit publikoaren muga, autogobernuan murrizketak… Neurriok estatu mailako legeak eta Europako zuzentarauak urratzen dituzte. Nafarroan, Geroa Bairen Gobernuak, otzan agertuz, Madrilen sortu ildoak onartzen ditu.

Gobernuak eta UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek “enplegua sortzeko akordio” izenekoa sinatu izanak Administrazio Publikoek egin ditzaketen Lan Eskaintza Publikoei egin murrizketei eusten eta prekarietatean sakontzen lagundu du.