2026-09-07
Blog Page 943

24 orduko lanuztea Telelaguntza Zerbitzuan


EAEko Telelaguntza Zerbitzuko langileek aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin. Gaur 24 ordutako lanuztea burutzen ari dira irabaziak handitzeko helburu bakarrarekin zerbitzuan ematen ari den kalitate murrizketa salatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Telelaguntzako zerbitzuaTunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkarteak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publiko hau azpikontratatzea erabaki zuenetik.

 Telelaguntzako langileen lanuzteak kalitatezko zerbitzuaren alde
 

 

 

Kaleratutako garbiketako langileen subrogazioa eskatzeko mobilizazioa Simply-n

0


Simply enpresak garbiketaz arduratzen zen Grupo Norte enpresako 31 langile kaleratu nahi ditu. Egoera honen aurrean Simply eta Grupo Norteko langileek kalera irten dira beste behin enpleguaren alde eta kaleratzeen kontra kaleratuen subrograzioa eskatuz.

Symply-ko langileen oharra
"GUZTIOK GARA SIMPLYko langileak Kaleratzerik ez. Subrogazioa orain!

Pasa den abuztuaren 9an, Simplytik kaleratuak izango zirela jakinarazi zieten ordura arte garbiketaz arduratzen ziren Grupo Norte enpresako 31 langileri.

Honen aurrean, enpresa-batzordeko ordezkariek langileak subrogatzeko eskatu genion Simplyko Zuzendaritzari, baina honi ezezkoa erantzun dio Simplyk, egun horretan bertan jakinarazi zielako Bizkaiko enpresa-batzordeei garbiketa zerbitzua kendu egingo zuela 2017ko abuztuaren 31an, Bizkaian zein Estatutan. Garbiketa lan hau, orain arte Grupo Norte zerbitzu enpresako lankideek egiten zutena, Simply bertako langileek egitera pasatuko litzateke. Simplyk 31 langile kaleratuko lituzke horrela.

Bizkaian Simplyk dituen enpresa-batzordeetatik ulertzen dugu denok garela Simplyko langileak eta horregatik eskatu diogu enpresari lankide hauentzako berkokatze edo subrogazio osoa, orain arte egin izan duten lana egiten jarrai dezaten. Salatzen duguna da neurri berri honek dakarren bakarra Simplyko langileentzako murrizketa dela, horrela, lan-kargak handituko zaizkigu eta lan-baldintzak okertu egungo langileei.

Guzti horrengatik, abuztuaren 18an urjentziazko bilera eskatu zitzaion enpresari gatazka hau konpontzeko, eta erantzuna izan zen ez zela bilerarik izango oporretan zeudelako.

Enpresak erakutsitako interes falta honen eta geratutakoaren aurrean, Bizkaiko Simplyko batzordeek eta Grupo Norte azpikontratako langileek kontzentrazioa egin dugu Bilboko Autonomia kaleko 53an dagoen Simply saltokiaren aurrean, gaur asteazkena, abuztuaren 30ean, “Guztiok gara Simplyko langileak!” lemarekin, 12:30etik 13:00etara. Pasa den abuztuaren 24an ere kontzentrazioa egin genuen Gordoniz kaleko Simplyn. Alde batetik, langileak jasaten ari garen jasanezinezko prekarietate egoera salatu dute eta bestetik, etzirako, irailaren 1erako aurreikusita dagoen Grupo Norteko 31 lankideen kaleratzeen aurrean, subrogazioa eskatu. Gure ustez, Simplyko langileak dira hauek ere.

Bilbon, 2017ko abuztuaren 30ean"
 

 

 

Langileek Agurain eta Dulantziko araztegiak ez doazela batere ondo salatu dute

Agurango araztegiko langileek Agurain eta Dulantziko araztegiak ez doazela batere ondo salatu dute gaur ohar bidez. Hori gutxi balitz, salatu dute dauden hutsuneak langileekin bete nahi dituztela, horretarako lanbaldintzak are gehiago kaskartzen dituen 24 orduko etengabeko zainketa zerbitzua ezarriz. Agurango langileek hainbestetan aipatutako aldaketak behingoz gauzatzea espero dute (ur partzuergoa, araztegi berriak, inbertsioak…).

Aguraingo araztegiko langileen oharra
"Langileek Arabako araztegien egoera txarraren inguruko iritzia eman dute

Azken hilabeteetan arabar komunikabideetan irakurri edo entzun duzuen bezala, Agurain eta Dulantziko araztegiak ez doaz batere ondo.

Denek beren iritzia ematen dute: bonbak hondatuta daudela, inguruko enpresek isurketak egiten dituztela, URAren errua dela (alkate baten iritziz), ur partzuergo eta teknikari on batzuekin dena ondo joango litzatekeela (URAko arduradun baten arabera)…

Arabako Foru Aldundia, instalazioen funtzionamendua ondo doala gainbegiratu behar duenak, mantentze lanen esleipendun enpresaz baliatzen da bere ardura ekiditeko. Enpresa horrentzat lan egiten dugu, Sevillakoa da eta urte batez luzatu diote kontratua.

Eta gu, kaltetutako araztegietako langile bezala, zuzenean pairatzen ari gara problematika hau.

Pasa den maiatzaren hasieran, isurketa kutsakorra jazo zen Zadorra ibaian eta komunikabideetan ezagutzera eman zen auzokideen bidez, isurketak askotan gertatzen diren arren.

Konponbidea haientzat, 24 orduko etengabeko zainketa zerbitzua ezartzea izan da (erretenak), hauek eguneko 8,66 euro gordin ordainduta, 24 orduz, astelehenetik igandera guardian egoteagatik. Erretenak egiteko agindua egun batetik bestera komunikatu ziguten, ordutegiak eta baldintza ekonomikoak negoziatu gabe, eta gai honetaz enpresarekin hitz egiteko aukerarik eman gabe. Erreten honek ez du zerbitzu ona bermatzen, araztegi gehienek ez baitituzte alarma sistemak instalatuta. Honez gain, instalazio gehienek segurtasun neurri prekarioak dituzte: argi eta ur falta… Hortaz, ezarritako zerbitzu honek gure lan baldintzak are gehiago kaskartzen ditu eta gainera, gaur egun, ez du arazoa konpontzen.

Erreten zerbitzu bat ezohiko arazoetan aritzeko izan beharko litzateke, eta ez araztegiko makinen funtzionamendu txarra estaltzeko.

Horregatik guztiagatik, arabar eta ekologistak garenez eta gure ibai eta urtegiak egoera onean egotea nahi dugunez, espero dugu hainbestetan aipatutako aldaketak behingoz gauzatzea (ur partzuergoa, araztegi berriak, inbertsioak…).

Hemendik, Agurain eta Dulantziko araztegien ur irteerak bisitatzera eta funtzionamendu txarra salatzera gonbidatzen zaituztegu.

Agurainen, 2017ko abuztuaren 30ean"
 

 

 

“Izar Sararekin ikastolara” manifestazioa irailaren 3an Donostian

"Izar Sararekin etxera" plataformak deituta manifestazioa izango da irailaren 3an Izarrek bere ikasketak Donostian egin ditzan eskatzeko. Sara Majarenas presoari hirugarren gradua ukatu diote eta ondorioz Izar, bere alabak, ezingo ditu bere ikasketak etxetik hurbil hasi. Eskubide urraketa honen aurrean LABek euskal lengileoi irailaren 3an, eguerdiko 13:30ean, Bulebarretik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizue. Izar Sararekin Ikastolara!
 

 

 


Segurtasun legearen eta lan kodigoaren haustearen kontra “front social” bat antolatzen ari da Ipar Euskal Herrian

AKM, CGT territoriaux Biarritz, Solidaires, Europe Ecologie les verts, Indar beltza, LAB, NPA Pays basque eta EH BAI besteak beste, kolektibo berri bat antolatzen hasi dira, Euskal Herriko "front social" bat. Lehen hitz orduak iraila hastapen hontako finkatuak dira, irailaren 10 (Segurtasun legea salatzeko) eta 12an (Lan kodigoaren haustea salatzeko).

Segurtasun legea salatzeko, aperitifa militante bat antolatua da irailaren 10ean, igandea, 11.30etatik goiti Baionako Herriko etxearen aintzinean.

Bi egun berantago, irailaren 12an, asteartea, manifa bat abiatuko da 10ak eterdietan Baionako St Ursule plazatik (geltokiaren aintzinetik), Lan kodigoaren haustea salatzeko. Manifa honen ondotik kolektiboak biltzar nagusi bat eginen du eguerdi eterdietan.

LAB sindikatak bere militante guziak deitzen ditu parte hartzera mobilizazio hauetan.

(laster informazio gehio)
 

 

 

Irailaren 10ean Donostian #kalera irtengo gara bakea eta askatasuna irabaztera

Atzo, Kalera Kalera dinamikatik, ezker abertzaleak irailaren 10ean Donostian izango den manifestazioa iragarri genuen. Mobilizazioa eguerdiko 13:30ean hasiko da Bulebarretik eta euskal jendarteari bertan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu.

Istripuz hildako azken langilearen heriotza salatu dugu Azpeitian


Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU) deituta kontzentrazioa egin dugu Azpeitiako Glual enpresaren atarian istripuz hildako azken langilearen heriotza salatu eta bere gertukoei elkartasuna adierazteko. Lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea erabaki politikoen ondorio dira eta behingoz amaitu daitezen, lehen mailako arazo politiko bilakatu behar ditugu.

 

 

 

Edesa eta Geyserreko langileek kaleratzei ezetz esan ostean enpresak alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du

0

Gaur, abuztuak 29, bilera bat burutu dute Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa batzordeek zuzendaritzarekin. Langileek batzarrean 220 lagunen kaleratzeei ezezkoa eman ostean, astebeteko epean bideragarritasun planari alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak. Langile Batzordeak ekoizpenaren, enpleguaren eta proiektuaren iraunkortasunaren aldeko apustuan lanean jarraituko duela esan du.

 

 

 

Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek ez dituzte 220 kaleratze onartuko

0

Gaur Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek asanbladan enpresak aurkeztutako proposamena ez onartzea erabaki dute. Hau da, 220 kaleratzen aurka agertu dira eta ez dute aurkeztutako plan industriala ontzat ematen. Bihar enpresa batzordea zuzendaritzarekin bilduko da eta bertan plan industrial sendo eta zehaztu bat eskatuko dute. Lanpostuak mantenduko dituena eta Euskal Herriaren desindustrializazioa ekarriko ez duena.