Hondakinak kudeatzeko sistemak ez duela funtzionatzen salatu du Bizkaia Zero Zabor plataformak
Zorionak Kataluniako Langileria! Euskal Herrian ere Errepublika da Aldaketa Sozialerako bidea
Gaur Herriaren hitza aintzat hartu eta bide eman dio Kataluniako Parlamentuak, Independentzia aldarrikapena gauzatuz. Erabaki pozgarria da zalantzarik gabe, ikuspegi ezberdinetatik begiratuta.
Ikuspegi demokratikotik, Espainiako estatu indarren inposaketen aurrean, herritarren erabakitzeko eskubidea lehenetsi delako. Ikuspegi nazionaletik, Kataluniaren aitortza nazionala, Principatean behintzat, aitortu delako. Eta ikuspegi sozialetik ere, behetik gora eraikitako Errepublika bat, langileen aldeko eredu sozial eta ekonomikoa sortzeko aukera historikoa suposatzen duelako. Honenbestez, berri ezin hobea da justizian eta askatasunean oinarritutako bestelako mundu bat sortu nahi dugunontzat.
Euskal Herrian ere jar gaitezen abian, har dezagun etorkizuna geure eskuetan eta sor dezagun mundu hobeago bat geure seme-alabentzat, Euskal Herriko Errepublika sozial eta independentea sortuz. Geuk ere lortuko dugu.
Espainiako estatuak indarraren arrazoiarekin erantzungo dio independentzia adierazpenari; arrazoiaren indarra aldiz Kataluniako Herriak dauka. Eta ez dago bakarrik: Euskal Herritik ere aurre egingo diogu Errepublika berriaren kontrako zernahi erasori.
Alarma Soziala izeneko tresna sortu dugu, enpresek Macronen erreforma aplikatu ez dezaten
Lapurdira iritsi da Ekimen Ibiltaria; Baionara, hain zuzen ere. "Lan duina, bizi duina" dinamikaren etorrerarekin, tresna berri bat proposatu du LABek: alerta sistema bat, Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean aktibatuko genukeena. Ipar Euskal Herriko langileei zuzendutako baliabidea Komertzio Ganberan egindako agerraldian aurkeztu dugu. "Zure enplegatzaileak konbenio kolektiboa baino apalagoa den akordio bat poposatzen badizu, alerta piztu eta abisatu gaitzazu. Elkarrekin harresi sozial bat antolatuko dugu bakoitzaren gizarte abantailak atxikitzeko gisan", adierazi dugu aurkezpenean.
Alarma Sozialaren nondik norakoak azaldu dizkiete langileei gaurko agerraldian, eta internet bidez ere aktibatu ahalko dela adierazi dute. Hauxek dira Baionan emandako azalpenak:
Nagusi batek enpresa akordio berri bat egin nahi badu zuen konbenioko arauak baina txarragoa dena, ALARMA SOZIALA aktibatzen ahalko duzu LAB en laguntzarekin, eta hori edonork aktibaturik.
Ondorioz denok alarma piztu dezakegu!
Zein informazio eskatua izanen zaio alarma piztu duenari?
Derrigorrez eskatuak izanen zaizkion xehetasunak alarma piztu duenari hauek dira :
1. Konbenioa baino txarragoa den akordio bat egin nahi duen enpresaren izena.
2. Alarma pizten duenaren kontaktua informazio onak ditugula segurtatzeko.
Ondorio txarrik edo gaizki ulertzerik ez gertatzeko alarma piztuko duena ezkutuan eta isilpean geldituko da.
1. Etapa: Alarma soziala piztu eta zer egin?
Lehenik, LAB sindikatuko norbait alarma piztu duenarekin harremanetan sartuko da egoera ongi ulertua dela segurtazeko.
Gero enpresaren sarreran trakta bat banatua izanen da langileak jakinean izan daitezen alarma bera piztua izan dela. Lehen bilkura bat antolatua izanen da alarma hori benetakoa eta funtsezkoa dela segurtatzeko.
1. Langileak entzunen ditugu baina beti interes kolektiboa lehentasun bezala atxikiz.
2. Segurtatuko eta egiaztatuko dugu enpresan proposatua den akordioa zinez konbenioa baino txarragoa dela.
3. Delegatuak baldin badira enpresan bertan haiekin harremanetan sartuko gara.
4. Eta azkenik nagusiarekin harremanetan sartuko ginateke bere akordioa bertan bera utzi dezan.
Hori dena egin eta enpresak bere akordioa mantentzen balu, 2. etapara pasatzea bortxatuak izango ginateke.
2.Etapa : Harresi sozial eta elkartasunezkoa.
Baldintzek eskatzen badute, enpresa blokatzeko alerta orokor bat deituko genuke. Email bat edo SMS bat bidalia izanen zaie manifestoa izenpetu duten jende guztiei (ekimen honetan inplikatzeko konpromisoa azaldu dutenei).
Gure ahalak eginak izanen dira enpresa osoki blokatzeko akordioa bertan bera utzi arte.
Azkenean Alarma Soziala gelditua izanen da enpresak definitiboki bere atzerapen sozialeko akordioa kenduko duelarik.
Elkartasuna adierazi diogu Aishari
2014ko martxoaren 8an, Aisha, 22 urteko kanariar gaztea kalez jantzitako bi polizik atzeman zuten Las Palmasen (Kanariar Handia), gazteek pairatzen duten langabeziaren aurkako pintada bat egiten ari zela. Hartan zioen: “ 70% paro juvenil en las Canarias. OrganiĚzate y lucha”. Azken hiru urteotan, Aishari lau hilabeteko kartzela-zigorra agintzen zuen epaia eman zen, “autoritateari erresistentzia” leporatuta. Aurrekaririk ez zeukanez, ezin zezaketen kartzelan sartu, baina tipo penaleko trafiko arau-hauste batek berriro zabaldu zuen haren espedientea, eta orduan bai, agintariek topatu zituzten arrazoiak espetxera bidaltzeko.
Aisha Kanarietako independentzia helburu duen Altenativa Nacionalista Canaria alderdiko militante ezaguna da, nazioarteko brigaden partaidea, eta haren ama figura historikoa da esparru sindikalean eta emakumeen eskubideen aldeko borrokan.
Honengatik, Euskal Herriko LAB eta ELA, Kataluniako IAC, CSC eta COS, Galiziako ConfederacioĚn Intersindical Galega eta CUT, Andaluziako SAT, Aragoiko CUT, CSI Asturies, Intersindical Valenciana eta ConfederacioĚn Intersindical erakundeok honakoa adierazi nahi dugu:
• Esplotaturik gabeko gizarte aske baten alde borrokatzen den militante baten aurkako jazarpen politiko eta sindikalaren adibide argia dugula hau, eta horrexegatik zigortu
dutela 4 hilabeteko espetxe-zigorrera.
• Atxilotze hau disidentzia politiko eta sozialaren aurka erabateko jazarpena ematen den egoeran kokatzen dela. Horren adierazgarri, Madrilgo Alfonen egoera dugu; Euskal Herrian sindikalisten kontrako kartzela-urteetako eskariak; Serafin eta Carlosen kontrako kartzela zigorrak Galiziako metalgintzako greba batean parte hartzeagatik; Mozal Legea eta abar luze bat.
• Atxiloketa hau disidentzia politikoa eta soziala zigortzeko eta jazartzeko egoera batean kokatzen dela, non Andres BoĚdalo eta Alfon bezalako borrokalariak atxilotzen dituzten, non langileriaren bizi-baldintza duinen alde egiteagatik sindikalistei urteetako kartzela zigorrak eskatzen zaizkien, non Mozal Legea ezartzen den, non eskubide zibilak eta sozialak murrizten diren, non mobilizazio sozialak bortizki zapaltzen diren eta Espainiako estatuak funtsezkoenak diren hiritarren eskubide demokratikoak murrizten dituen, Katalunian gertatzen ari dena horren adibide izanik.
• Sindikatuok konpromisoa hartzen dugu ahal den guztia egingo dugula Aisharen borroka-lagunak laguntzeko, haren askatasuna ahalik eta azkarren lortzeko.
Irmoki salatzen dugu lan istripuz hildako azken langilearen heriotza
LAB sindikatuak irmoki salatzen du lanean ari zela hildako azken langilearen heriotza. Azken honekin, 49 dira aurten lan istripuz Euskal Herrian hildako langileak, horietatik 4 Araban. Kuartango (Araban) inguruan hil zen atzo langile bat, AP-68 errepidean mantentze lanetan ari zela kamioi batek lanean zebilen furgoneta batenn kontra talka egin ostean. Azpimarratzekoa da antzeko beste heriotz istripu bat gertatu zela otsailean. Mantentze lanak egiten ari zen Agurain inguruko errepide batean langile bat, ibilgailu batek harrapatu zuen eta horren ondorioz, hil egin zen.
Lehenik eta behin, LABek bere elkartasuna eta besarkada beroena helarazi nahi die hildakoaren senide eta ingurukoei kolpe latz honen honen aurrean.
Aurreko otsailean azpimarratu genuen bezala, oraingoan ere salatu nahi dugu hau ez dela trafiko istripua soila izan. Batetik, kontuan hartu behar dugu azpikontrata bateko langilea zela eta beraz, berriro ere argi gelditu da prekarietatea eta lan istripuak lotuta daudela, kasu honetan ondorio latzenak edukita. Trafikoa langileen segurtasuna eta bizitzaren gainetik jartzearen ondorioa da.
Bestaldetik, kasu honetan berriz ere ematen den inplikazio politikoa ere mahaigaineratu nahi dugu. Izan ere, errepideen mantentze eta garbiketa lanak azpikontrata batek burutzen ditu, eta kasu honetan, azpi- kontrataren azpi-kontratabatek. Gauzak horrela, pribatizazioak, beti bezala, prekarizazioa ekarri du. Enpresak kontratatzen eta azpikontratatzen dira eta hori guztia langileen eskubideen eta osasunaren kaltetan doa. Azpi-kontratazio katea amaigabe honek beste langile bat eraman du berarekin.
Hori guztia dela eta, LABek dei egiten du astelehenean, urriaren 30ean, Gasteizko Correos plazan 12:00etan Euskal Gehiengo Sindikalak deituta heriotza hau salatzeko egongo den kontzentrazioan parte hartzera.
Langabeziak gora egiten jarraitzen du eta emakume aktiboen jaitsiera larria eman da Hego Euskal Herrian
Urtebetean 17.600 emakume gehiago dago Hego Euskal Herrian soldatarik ez duten jardueretan. Ikasketak luzatu egiten dira lanerako alternatiben faltaren aurrean. Edo etxeko esparruan lan egitera kondenatzen dira, ez aitortza ez soldatarik gabe. 17.600 emakume gehiago lan eskubideak izateko eta honi lotutako prestazioak eskuratzeko aukerarik gabe.
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian. %11,3an kokatu da urteko hirugarren hiruhilabetekoan. Zehazki, aurreko hiru hilabetekoan baino 3.800 pertsona gehiago dago langabezian.
Urteko zenbatekoan behera egin du langabetuen kopuruak 20.600 pertsonetan. Hala ere, datu hau guztiz engainagarria da kontuan hartzen badugu okupazioak 5.300 pertsonetan soilik egin duela gora. Eta EAEren kasuan behera egin du. Gaur iaz baino 2.500 pertsona okupatu guxiago da.
Inola ere ezin daiteke hitz egin lan merkatuaren eboluzio postiboaz. Urtearteko ikuspegitik oso txikia da okupazioaren gorakada. Langabeziaren gorakada ulertzen da biztanelria aktiboak behera egin duelako, zehazki, lan merkatutik desagertzen diren emakumeen lepotik.
Emakume aktiboen kopuruaren jaitsiera larria
Egun 20.100 emakume daude “inaktibo” izendapenaren azpian Hego Euskal Herrian. Bereziki larria da EAEko egoera, 16.000 baitira (iaz baino %3,6 gehiago) gaizki deitutako inaktibitearen taldera pasatu diren emakumeak. Nafarroan ere berdina da joera, termino absolututetan 4.100 emakume “inaktibo” gehiago dago, %3,4ko igoera suposatzen duena.
20.100 emakume hauek lan merkatutik kanporatuak edo baztertuak izan dira. Euren egungo egoera aztertuta, inkesta berdinaren arabera, 6.800 emakumek hartu dute erretiroa EAEn. Baina nabarmentzekoa da 5.900 ikasleen taldera pasatu direla eta 7.100 “etxeko lanak” deritzon kolektibora gehitu direla. Nafarroan 5.000 dira talde honetara batu diren emakumeak (ikastera bueltatu den emakumeen kopuruak 500ean egin du behera).
Hau da, urtebetean 17.600 emakume gehiago dago Hego Euskal Herrian soldatarik ez duten jardueretan. Ikasketak luzatu egiten dira lanerako alternatiben faltaren aurrean. Edo etxeko esparruan lan egitera kondenatzen dira, ez aitortza ez soldatarik gabe. 17.600 emakume gehiago lan eskubideak izateko eta honi lotutako prestazioak eskuratzeko aukerarik gabe.
Gora doa pobrezia arriskua Euskal Herrian
Urriaren 17an Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen. Euskal instituzioek ez zuten hitzordura huts egin eta ugariak izan ziren adierazpenak. Egia dena da pobreziari politikekin egiten zaiola aurre eta ez diskurtso antzuekin.
BAIk berriz erakustek du pobrezia eta bazterketaren antzeko datuen atzean lan merkatuaren egoera dagoela, gero eta prekarioagoa. Ez dagu balorazio baikorretarako tarterik urtearteko eboluzioa aztertuta eta ez dago datuak erlatibizitzerik urtaroen araberako gorabeherak argudiatuz.
Hego Euskal Herriko lan merkatuaren eboluzioa, eta EAEkoa bereziki oso txarra da eta emakumeei eragiten ari da bereziki. Beste behin ere.
Aldi Baterako Lanerako Enpresak prekarietatearen iturburu direla salatu dugu
Zangotzan izan gara gaur, Ekimen Ibiltariaren baitan. Hain zuzen ere, Kale Nagusian dagoen ETT Manpower Aldi Baterako Lanerako Enpresaren aurrean egin dugu protesta. Hala, "Lan duina, bizi duina" dinamikaren izaerari jarraituz, prekarietatea sortzen duen beste gune bat identifikatu dugu.
Bihar, urriak 27, Nafarroatik Lapurdira egingo dugu jauzia. Ekimen Ibiltariak Baionan egingo du geldialdia, Macronen lan erreforma salatzeko. Komertzio Ganberaren aurrean elkartuko gara 12:30ean, eta erreformaren aplikazioari aurre egiteko ekimen bat aurkeztuko dugu bertan, enpresetan aplika daitekeena. Arratsaldean, berriz, 18:00ean, batzar bat egingo dugu Lan Burtsan. Macronen erreforma hizpide izango dugu, hemen ere.
Dei egiten diogu EAJri herri eta langile interesak bere interesen gainetik jartzeko
LABek prentsaurrekoa eman du gaur Bilboko Kutxabankeko egoitza nagusiaren aurrean, “Kutxabanque ez itxi” idatzita zeukan pankarta baten aurrean. Filipe Dulucq Kutxabanqueko delegatuak, InĚaki EganĚa Kutxabankekoak eta Xabier Ugartemendia LABen Negoziazio Kolektiboko arduradunak hartu dute hitza. Hain zuzen ere, Kutxabankek erabaki du Kutxabanquen, Ipar Euskal Herrian duen bere markaren, hiru bulego itxi eta bertako 23 langileak kaleratzea. Hori dela eta egin dugu gaur agerraldia.
Hauxe da LABeko ordezkariek egindako irakurketa:
FilipeDulucq, Kutxabanqueko delegatua
Ez dut orain gauden 23 langileen izenean soilik hitz egiten baizik Iparraldean eta Frantses estatuan izatera iritsi ginenen izenean. Askok utzi egin behar izan zuten egitasmo hau aukeren faltagatik.
Gutariko gehienok gure lanpostuak uztea erabaki genuen Euskal Herriko mugak ezabatuko zituen proiektu batean sartzeko, eta euskara eta gure lurraldea garatzea ahalbideratuko ziguna.
Kutxak hedapen plan bat zuen Iparraldean bulego askoren irekierarekin eta guztiz inplikatzea erabaki genuen. Fusiora arte, itzelak izan ziren bulegoen emaitzak eta errentagarritasuna.
Egitasmoaren galga bortitz eta aurretik pentsatutakoa izan zen fusioa. Zuzendaritzak pazientzia eskatu zigun berrantolaketa prozesua eskatzen zuelako baina bitarteko eta indar gehiago ere ekarriko zuen guretzat.
Itxaropena etsipen bihurtu zen gure diru-sarrera nagusia kendu zigutelako, maileguak. Eta orain esaten digute errentagarritasun faltagatik ixten dutela…
Aukera bakar bezala kaleratzen gaituzte eta gainera, Kutxabanken orain arte inoiz egin ez duten bezala, gure bezeroekin harremanetan jarri behar gara beste banku bat bila dezaten. Euren gestioetan langundu behar ditugu geu izan arren Kutxabankekin lan egiteko konbentzitu zituztenak.
Inork ez du erabakia ulertzen, ezta Kutxabankek erabili dituen presak eta forma txarrak bere bezero eta langileekiko.
Ulertezina da ikustea nola gelditzen diren bertan behera horrenbeste urtetako lan eta ahaleginak Jaurlaritza eta Herri Elkargoaren arteko egungo harremanekin bat ez datozenean.
Nire lankideak eta ni bertan behera utziak sentitzen gara, baita huts egin digutela ere. Kutxabankek itxaropena kendu digu eta etorkizunik gabe utzi gaitu. Nola jarraitu ahal izango du gu gabe Iparraldean?

InĚaki EganĚa, Kutxabankeko delegatua
Kutxabanquek 3.850 langile finko eta 200 behin-behineko ditu. Hori horrela, erabaki bitxia hartu du, bere 23 langile kaleratzea. Sei urte dira euskal aurrezki kutxak fusionatu eta bankua sortu zenetik. Ordutik hona 1.000 lanpostu baino gehiago amortizatu dira. Batzuetan solapamenduaren aitzakiarekin, besteetan kostuak murriztu eta irabaziak handitzeko. Orain arte, bi modutan buruta da politika hau. Gehienetan, aurrejubilazien bitartez. Batzuetan, lekualdaketa basatien bitartez borondatezko bajak eraginez. Orain, lehenengo aldiz, kaleratzeak erabili dituzte. Itxuraz, etekinak hobetzeko, non eta iaz 244 milioi euroko irabaziak aitortu zituen enpresa batean.
Kutxabanque da Iparraldean eta Frantzian Kutxabankek duen marka. Bertako 23 langile kalera doaz. “Kalean hotz egiten duela”, mehatxua erabili izan du sarritan enpresaren zuzendaritzak. Neurtutako eragikortasunaz, ondo zebilen negozio bat desegin ondoren, mehatxua bete da. Honezkero ez da mehatxua. Kalean hotz da benetan.
Kutxabankeko sindikatu guzti-guztiek eskatu diote zuzendaritzari, publikoki eta pribatuan, kaleratzerik ez burutzeko. Baita probintzia espainiarrak ordezkatzen dituztenek ere. Sindikatu hauetako batzuekin ez dugu inoiz bat egin estrategia sindikalean, baina oraingoan guztiok egin dugu bat. Banku gaztearen historian lehenengo aldiz.
Kutxabanqueko langileak gure artean nahi ditugu. Euskal Herriko gainerako langileok osatzen dugu egituran haien lan-bizitza burutu dezaten nahi dugu. Lankideak dira. Ezin diegu bidegabeki etorkizuna lapurtu. Ez eurei, ezta haien senideei ere. Horregatik egiten dugu oihu: kaleratzerik ez!
Xabier Ugartemendia, LABen Negoziazio Kolektiboko arduraduna
Kutxabank, Euskal Herriko behar sozioekonomikoei erantzuten dien tresna finantzieroa izan behar da. Hori izan beharrean, Administrazio kontseiluaren bidez, bankua kontrolatzen duen EAJk, bere interes partidista eta kapitalistei erantzuten dioe tresnan bihurtu du Kutxabank.
Orain Ipar Euskal Herriko bere jarduera bertan behera uztea erabaki dute, biztanlegoak hainbeste aldarrikatu duen lurralde aitortza lortu dutenean Parisen partetik.
Kutxabankek, EAJren eskutik, Euskal Herri osoko estrategia ekonomikoak garatzeko tresna finantzieroa izatera uko egten dio. Nahiago dute, euskal herritarren aurrezkiekin, Espainako bankuak erosi eta hondotik atera, Cajasurren moduan,herri honetako ehun ekonomikoan inbertitzea baino.
Erabaki honek, beste behin erakusten digu EAJk nahiago duela Espainiako estatuari egonkortasuna ematea bere bankuak gure diruarekin hondotik ateraz, Euskal Herriko etorkizuna bermatuko duen herri apustua egitea baino.
EAJko ordezkariek harro esaten dute “Euskadiko interesak” defendatzen dituztela; baina Kutxabanquekin hartu duten erabakiak erakusten duenez, argi dago prest daudela behin da berriz herri hau saltzera, beraien alderdiaren interes politiko eta ekonomikoen trukean.
EAJren zuzendaritzari, baita Kutxabankeko administrazio kontseiluari, Kutxabanqueko bulegoak irekita mantentzea, 23 lanpostuei eustea eta Ipar Euskal Herriak behar duen motore ekonomikoa izatea exijitzen diegu.
Lurralde honen eta Euskal Herri osoaren herri etorkizuna jokoan dago, eta honen alde egiteko momentua da.

