2025-12-22
Blog Page 1517

Igor Arroyo (LAB): “M-29a UPN-PSN Gobernuaren politika antisozialen aurkako borroka eguna ere izango da”

0

Barcinak (UPN), Sarriák (Patronala) eta Molinerok (CCOO) bat egin dute martxoaren 29ko Greba Orokorrari indarra kentzeko saiakeran.

Barcina anderea ez da pertsonarik egokiena langileen interesen inguruan mintzatzeko, bera politikan aritzen baita dieta eta gainsoldatak eskuratzeko. Edozein kasutan ere, Greba politikoa dela esaten duenean zuzen dabil: Rajoyk ezarritako eta Nafarroan UPN-PSNren Gobernuaren babesarekin inposatutako politika neoliberalen kontrako greba baita. Madilen inposaketen aurrean nafar langileen eskubideak defendatzeko greba da. Gainera, greba hau Barcina andereak zuzentzen duen Gobernuak darabilen murrizketen politikaren eta bereziki Roberto Jimenezek pasa den astean zerbitzu publikoetarako aurkeztu zituen neurrien kontrako Greba ere izango da. Azkenik, Nafarroan diren 50.000 langabetuekiko elkartasun greba ere izango da martxoaren 29koa.

Sarriá jaunak esan du ez dela grebak egiteko une egokia eta hori erabat ulergarria da, grebak eta ekintza sindikala baitira patronalaren nahiei muga jarri diezaioketen tresna bakarrak. Sarriá jaunak frankismoaren zegoen lan harreman eredura bueltatu nahiko luke (patroiak agindu, langile mutu) eta horregatik dago horren pozik Rajoyren erreformarekin. Ondorioz, bere adierazpenek ez diote indarra kentzen Martxoaren 29ko grebari, aitzitik, indartu egiten dute.

Azkenik, Molinerok esan du bere helburua, greba orokorra dagoen egunean, “España gelditzea dela eta ez soilik Espainiaren zatitxo bat”. Jose Maria Aznarren ikasle dirudien Molinerorentzat Nafarroa Espainiaren zatitxo bat besterik ez da, lotsagarria benetan! Españolismo erakustaldi honekin, UGTk eta CCOOek dituzten kontraesanak ezkutatu nahi ditu Molinerok: Madrilen PP-ri kritika egiten dioten bitartean, Iruñean UPN-PSNren itsumutil dira. Bi sindikatu horien zuzendaritzek euren afiliatuen iritzia entzun beharko lukete, horietako askok martxoaren 29an Greba Orokorra egitearen aldekoak baitira. Definitu daitezela: edo nafar langileekin daude, edo Barcina eta Sarriarekin.

Igor Arroyo: “M-29a UPN-PSN Gobernuaren politika antisozialen aurkako borroka eguna ere izango da”

0

Greba orokorraren deialdiaren aurrean Nafarroako gobernua, patronala eta CCOO  jadanik hasi dira lan erreformaren aurrean mobilizazioak duen garrantzia kentzeko lanetan.

MARTXOAK 3. Borroka eginez eskubideak lortu, borroka eginez eskubideak zaindu

36 urte bete dira poliziaren hilketa hartatik. 5 langile hilda, eta hamarka zauriturik izan zen triskantza haren emaitza, baina erasoaldiaren funtsezko helburua langile-greben segida bat amaitzea izan zen, erregimen frankistaren azpiak jaten baitzituen (sindikatu bertikala); eta erregimenak nekez onartzen zuen bere azkentzea. 

MARTXOAK 3
Omenaldia: 18:00etan Martxoak 3 plazan
Manifestazioa:
18:30etan

Murrizketen aurkako oihua ozen entzun zen larunbatean Bilboko kaleetan

0

Sonia González, LABeko komunikazio idazkaria

20.000 pertsonatik gora elkartu ziren larunbatean Bilboko kaleetan eragile sozial ezberdinek, langabetuen asanbleak, eskubide sozialen aldeko plataformek eta sindikatuek murrizketa sozialen aurka eta eskubide sozialen eta laboralen aldeko manifestazioan parte hartzeko deialdiari jarraituz.


EL GOBIERNO DEL PP APRUEBA UNA REFORMA LABORAL NEFASTA PARA LAS Y LOS TRABAJADORES

0

Ahora más que nunca la clase trabajadora vasca tiene la necesidad de dotarse de instrumentos para superar el esquema de la imposición. Llamamos a las trabajadoras y trabajadores a responder de manera contundente a la aplicación de la reforma y a participar activamente en las movilizaciones para echar atrás las medidas acordadas. 

Bihar “MUGI GAITEZEN geure eskubideen alde” Bilbon

0

Eragile sozialek, langabetuen asanbleak, eskubide sozialen aldeko plataformek eta sindikatuek, tartean LAB, dei egiten die herritarrei bihar, hilak 25, Bilbon murrizketa sozialen aurkakoa eta eskubide sozialen eta laboralen alde egingo den nazio manifestazioan parte hartzeko.

Udal eta foru administrazioaren negoziazio koletiboa garatzeko planteamendua aurkeztu du LABek

LABek udal eta foru administrazioko negoziazio kolektiboaren egoeraren berri eman du gaur prentsaurrekoan. Honekin batera, jadanik arduradun instituzional ezberdinekin trukatu duen negoziazio honen inguruko ikuspegia eta garatu nahi duen planteamendua azaldu du.

Kontziliazio, Atseden eta Igandearen hileta Bilbon

"Jai egunak, bizi egunak" dinamikaren barruan LAB sindikatuak saltokiak igande eta jaiegunetan zabaltzeak ekarriko dituen eraginak irudikatzeko hileta martxa egin zuen atzo Bilboko kaleetan. Bertan "Kontziliazioa"ren, "Atsedena"ren eta "Igande"en hileta irudikatu zuten.

Valoración de LAB de la nueva ley del CRL

El Parlamento vasco ha aprobado hoy el proyecto de ley que reforma el Consejo de Relaciones Laborales de Euskadi (CRL) que, entre otros cambios, modifica el sistema de toma de decisiones para sus funciones consultivas. Hasta ahora era necesaria la mayoría de cada parte (sindical y patronal) y a partir de ahora las decisiones en materia consultiva se tomarán por mayoría simple de los miembros.